Eskafranda taldeak 'Tabernako Argiak' abestiaren bersinoa egin dau

Bizkaie! 2025-06-10 09:32   Musikea

Lil (48280 Kolektiboa) artisteagaz batera.

Tabernako Argiak abestiaren moldaketea egin dau Eskafrandak. McOnak taldearen bersino erabarritua, Lekeition azken denporaldian eztanda egin dauen 48280 Kolektiboko Lil kideagaz alkarlanean. 

Kresalez txipriztindutako herri nortasuna ehunduz, belaunaldien arteko lotura jostea eta erritmo eguneratuak buztartzea lortu dabe.

Abestia Joseba Iturraspe, Unai Etxeberria eta Iban Martinek idatzi eben. Horreezaz gan, Iban Durrutik produzidu eta mixa egin dau eta master lanetan, barriz, Ultramarinos ibili da.

Hurrengo kontzertua Mala Nube Festen egingo dabe, bagilaren 14an Mendabian. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu