Gidabaimena euskeraz ataretako sariak eta dirulaguntzak emongo ditue

Bizkaie! 2025-06-09 07:35   Euskerea berbagai

Besteak beste, Basauri, Erandio eta Getxoko udaletan.

Gidabaimenak Euskaraz Eusko Jaurlaritzeak babestutako eta Euskadiko Autoeskolen Federazinoak koordinau, kudeatu eta zuzendutako egitasmoa da. Gidabaimena euskeraz ataretako bidea erraztearren, Bizkaiko hainbat udalerri, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Autoeskolen Alkartea (APAVI) eta autoeskolak lankidetzan ibili dira azken urteotan, Alkarbide, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilgunea tarteko dala.

Gidabaimenak Euskaraz kanpainea 2010etik egiten da Bizkaiko hainbat udalerritan, besteak beste, Basauri, Erandio eta Getxoko udaletan. Holan, udal horreek euskerazko materialez hornidu ditue autoeskolak, sentiberatze-kanpainak edegi, informazino hitzaldiak atondu, sariak emon eta baita gazteei dirulaguntzak eskaini be.

Gazteak erakarteko asmoz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz gainditu dabenen artean sariak eta dirulaguntzak eskaintzen dira. Beste urte batez, udalek dirulaguntzak igon ditue:

  • Basauriko Udalak, Basaurin erroldautako 17-23 urte bitarteko gazteei matrikulearen kostua bueltauko deutse (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik. Horrezaz gan, 100 €ko erregai-txartelak be zozketatuko ditu. Informazino gehiago: Basauriko Udaleko euskera zerbitzuan (944666312, euskara@basauri.eus).
  • Erandioko Udalak, Erandion erroldautako 17-23 urte bitarteko gazteei matrikulearen kostuaren % 80 bueltako deutse (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik. Horrezaz gan, 100 €ko erregai-txartela be zozketatuko dau. Informazino gehiago: Erandioko Udaleko euskera zerbitzuan (944890128, euskara@erandio.eus).
  • Getxoko Udalak, Getxon erroldautako 15-23 urte bitarteko gazteei matrikulearen kostuaren % 80 bueltako deutse (gehienez 300 €) azterketa teorikoa euskeraz egiteagaitik. Horrezaz gan, 100 €ko hiru erregai-txartel be zozketatu ditu: Ane Durana, Tello Puig eta Peru Apraiz dira irabazleak. Informazino gehiago: Getxoko Udaleko euskera zerbitzuan (944660010, euskara.zerbitzua@getxo.eus).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu