Aitor Bizkarrak irabazi dau bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2025-06-09 08:05   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketea bagilaren 15ean izango da Gautegiz-Arteagan.

Ajangizeko Udal Frontoian jokatu da Jon Lopategiren autortzaz atondutako III. Argi Baltza Sariketako bigarren kanporaketea.

Ondoko bertsolari honeek parte hartu dabe: Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Alexander Idoeta, Ixone Asategi, Aitor Bizkarra eta Danel Herrarte. Saioa, Aitor Bizkarrak irabazi dau.

Hurrengo kanporaketea Gautegiz-Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean izango da, bagilaren 15ean. Berton izango dira Koldo Geruzaga, Iker Uriarte, Haizea Telleria, Maider Arregi, Jone Aiestaran eta Ibai Lekuona bertsolariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu