Nahia Etcheverry da Gazte Xilabako txapelduna
2025-06-09 08:05 BertsolaritzeaLapurdi, Xiberua eta Baxenafarrako sei bertsolari gazte ibili dira.

Itsasuko Sanoki gelan izan da Gazte Xilabako finala. Ondoko bertsolari honeek ibili dira kantuan: Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoin. Gai-jartzaile lanetan, barriz, Elixabet Etxandi izan da.
Epaile lanetan Ramuntxo Christy, Zuhaitz Olazabal, Maindi Murua eta Ainhoa Sarasua ibili dira. Lehia estua izan dala argi itxi dabe epaileek eta azkenean Nahia Echeverry Lopepe ainhiztarrak jantzi dau txapela. Aritz Bidegain Bertsularien Lagunak Alkarteko zuzendariak jarri deutso.
Bertso originalenaren saria, barriz, Unax Aizpuruak eskuratu dau Marikarmen Albizuren eskutik. Halanda ze, erabagita gelditu da Euskal Herriko eskolarteko txapelketan Iparraldea ordezkatuko daben bertsolarien zerrendea: Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Leina Alkhat. Bagilaren 14an izango da Arantzako Frontoian goizeko 11:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!