Bagilaren 14an izango da Euskal Herriko Eskolartekoaren finala
2025-06-06 11:01 BertsolaritzeaArantzako Frontoian, 11:30etan.

Urtero lez, bagilean egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa. Aurtongoa XXXVII. edizinoa izango da eta, igaz bezela, Nafarroan jokatuko da finala, Arantzan. Goizez izango da saioa, 11:30etik aurrera.
Herrialde bakotxean Eskolartekoak jokatzen dabiz Euskal Herrikoa heldu orduko. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako finalistak prest dagoz; eta Gazte Xilabaren finala bagilaren 7an izango da, Itsasun. Orduan jakingo dogu zeintzuk izango diran Euskal Herriko Eskolartekoan kantauko daben finalistak.
Finala, goizez
Aurton goizez izango da Eskolartekoa Arantzako Frontoian. Saioa amaitutakoan mokaua eskainiko da eta sariak be zozkatuko dira. Saiorako sarrerea doban da.
Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak atontzen dabe gazteen bat-bateko bertsolari txapelketea. Aurton, Arantzako Udalaren laguntzea izango dau Euskal Herriko Eskolartekoak. Bertsozaletzea eta gazteei jentaurrean kantuan hasteko aukerea emotea dau helburu egitasmoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!