Hemen da Kilometroaken abestia eta bideoklipa

Bizkaie! 2025-06-06 09:48   Musikea

Jaia urriaren 5ean izango da Elgoibarren.

Maiatzaren 31an izandako Ikastola Egunaren barruan, urriaren 5ean Elgoibarren egingo dan Kilometroak jaiaren abestia eta bideoklipa aurkeztu zituen jentaurrean. 

Halanda ze, Elgoibarko Ikastolako komunidadeak alkarlanean egin ditu abestia eta bideoklipa. Jone Arriola gidoilari eta zuzendaria arduratu da bideoklipa zuzentzeaz; abestia, barriz, Aitor Novak sortu eta Eneko Beretxinagak idatzi ditu berbak. Elgoibarko hainbat musikarik parte hartu dabe abestiaren grabazinoan. Bestalde, bideokliparen protagonistak Ikastolearen komunidadeko ikasle, irakasle eta gurasoak dira.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu