A2 mailara zabalduko dabe dobakotasunerantz aurrera egiteko politikea
2025-06-06 07:52 Euskerea berbagaiGaur egun 35.000 persona inguru dabiz munduan euskera ikasten.

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 oinarrizko mailan matrikuletan dan edozeinek ia doban egin ahal izango dau. Irailetik aurrera izango dan barritasun hau iragarri dau lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak Cadena Ser irrati-kateko La Ventana Euskadi saioan egindako alkarrizketa batean.
Eusko Jaurlaritzeak urteak daroaz dobakotasunaren alde egiten HABEren bitartez. Dobakotasun politikea bere ondorioak dakarzala azaldu dau lehendakariordeak eta horri esker, oinarrizko mailan (A1) matrikulazinoak % 20 igon dira eta 16-18 urteko ikasleen artean, barriz, % 73 C1 mailan. Bengoetxeak azaldu dauenez, hizkuntza jakitea eta ikastea da Eusko Jaurlaritzeak indartu nahi dituan arlo sozio-ekonomikoa, arlo digitala, giza hartu-emonak eta prestigioa.
Eusko Jaurlaritzearen laguntzeagaz, datorren ikasturtean A2 mailan matrikuletan dan persona batek 310 euro pagau beharrean 70 euro pagauko ditu, gitxi gorabehera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!