Sama Abdulhadi, Octave One eta Helena Hauff, 9. Dantz Festivalen

Bizkaie! 2025-06-05 12:46   Musikea

Abuztuaren 29an eta 30ean egingo da Donostian.

Dantz marka kulturalak, igazko martian lehenengo Dantz Network Congress edizinoa egin ondoren, Dantz Point ugari atondu eta beste hainbat proiektu egin ostean, 2025eko Dantz Festival nazinoarteko musika elektroniko eta abangoardiako jaialdiaren bederatzigarren edizinoa iragarri dau.

Jaialdia abuztuaren 29an eta 30ean egingo da Donostian eta kalidade artistiko parebakoa izango dau: Octave One, KiNK, Sama Abdulhadi, Surgeon edo DJ Hell...

Miramongo anfiteatroa (Miramón Multistage) jaialdiaren bihotza izango da. Zapatuko jardunaldian eszenatoki bi izango dira: anfiteatroa (Main Stage) eta goiko frontoia (Dantz Radio Stage). Barikuan, eszenatoki bakarra aurreikusi dabe, nagusia (Main Stage).

Dantzek haren proiektu kultural guztietan jasangarritasunaren balioa azpimarratzen dauenez, espazio bakarra erabiltea erabagi da, hondakinak murrizteko asmoz.

Programazinoak artista eta estilo ugari batuko ditu, nazinoarteko eszenako figura garrantzitsuak hartuz, esaterako: Sama Abdulhadi (Palestina), Octave One (Detroit, AEB), KiNK (Bulgaria), Helena Hauff (Alemania), DJ Hell (Alemania) eta Surgeon (Erresuma Batua).

Horrezaz gan, euskal eta estaduko parte-hartzea nabarmenduko da, elektronikearen aberastasuna eta aniztasuna islatzen dabenak: Baldman (Madril), Rec_Overflow (Madril), Borja S (Bilbo), Celia Carrera (Iruñea), Hugo (Castro Urdiales), Nelli (Castro Urdiales), Irune Muguruza (Irun), Koldo Intermusic (Donostia), Ladrillovich (Valentzia), Obrium (Iruñea), Bitter Ama (Iruñea), Zatibi (Azkoitia).

Dantzen helburua da tokiko eta estaduko sormen-sareakaz konpromisoa eta nazinoarteko testuinguruetan zabaltzea, halanda ze, alkarrizketa sortzailea nabarmenduz.

Jaialdiko abonuak salgai dagoz hemen. Ondoko aukerak dagoz: 

  • Early Birds: 40 euro (agortuta).
  • First Release: 49 euro.
  • Second Release: 59 euro.
  • Final Release: 70 euro.

Datozen egunetan, eguneko sarrerak be eskuragarri izango dira.

Jaialdiaren astean zehar, musika sektorearen garapenera bideratutako jarduera paralelo profesionalak egingo dira artistak, kultura-kudeatzaileak, ikasleak eta profesionalak batzeko.

Dantz Festivalek ondoko erankundeen babesa eta laguntzea dau: Donostia Kultura, Laboral Kutxa, Radio 3, El Diario Vasco, DICE eta Keler.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu