Kontzertu berezia Otxotearen 95. urteurrenaren harian
2025-06-05 10:09 Musikea2025eko irailaren 18an, 20:00etan.

Aurtengo zemendian otxoteen lehenengo lehiaketearen 95. urteurrena izango da, izan be, Bilboko Koral Alkartean 1930ean egin zan Santa Cecilia egunean. Sasoi haretan Koralaren zuzendaria Jesús Guridi zan eta zuzendariorde, barriz, Jesús Arambarri.
Urteurrena hau ospatzeko FIOP Musika Alkarteak eta Lur Maitea Otxoteak kontzertu berezia atondu dabe, Bilboko BBK Aretoan, irailaren 18an, arratsaldeko 20:00etan. Sarrera 10 euroan dagoz.
Kontzertu honetan parte hartuko dabe: Jatorki Abots Zuriak emakumezko ahotsen formazinorik onenetakoa; Lur Maitea Otxotea, ekitaldi batzuk programau dauenak, berbarako Otxoteszena Topaketea 2013tik, etenik bako barrikuntzan; zortzikote honek Joseba Gotzon kantautoreagaz batera, Kantautxote izeneko proiektuaren kantu batzuk abestuko ditu. Joseba Gotzonek FIOP-Nazinoarteko Zortzikote Jaialdiaren bultzatzailea dogu, otxoteei buruzko liburu batzuk idatzi ditualarik. Kontzertua amaitzeko Bilboko Koral Alkarteak abestuko dau.
Aurtengo zemendian otxoteen lehenengo lehiaketearen 95. urteurrena izango da, izan be, Bilboko Koral Alkartean 1930ean egin zan Santa Cecilia egunean. Sasoi haretan Koralaren zuzendaria Jesús Guridi zan eta zuzendariorde, barriz, Jesús Arambarri.
Ramón Bustamantek eta Marieli de Pablok aurkeztuko daben kontzertuan Mikel Gaztañagak (pianoa), Joseba Epalzak (bibolina) musikariek parte hartuko dabe.
95. urteurrenerak kartelarako Inmaculada González Arkautek egindako jatorrizko akuarelea aukeratu dabe atontzaileek.
Otxotea (Zortzikotea)
Otxotea ahozko formazinoa da, Bizkaian, Gipuzkoan eta Kantabrian oso azkar garatu zana 1930tik 1936ra bitartean. 1940-1960 hamarkadetan lehiaketa batzuk egin ondoren, sasoirik oparoena 1968 eta 1972 bitartean heldu zan. 1970 hamarkadako amaieran dozena erdi bat baino ez ziran geratu. Formazio batzuk 1980 eta 2000 urteen bitartean sortu ziran. 2000. urtean Joseba Gotzonk FIOPa bultzatu eban. Jaialdi honetan, Europa, Amerika edo Afrikako otxoteak parte hartzeaz gan, Euskal Herriko otxote guztiak konbidatuak izan dira, emakumezko ahotsak be programara batuz.
Otxotearen erantzun bikaina zortzi kantari formazinoan egotea izan daiteke, entzuteko oso eskergarria eta prestakuntza zorrotzekoa beti. Ezin ahaztu otxotea izan zala abesti herrikoi eta kostunbristen benetako berreskuratzailea, baita euskal herri-kantutegiarena be.
Zortzikotearen mundura batu izan dira udal musika bandak, koral eta orfeoietako zuzendariak, organistak, musika kritikariak edo musika egileak eta horreek guztiek euskal ahots-formazino tipikoenari prestigioa emon eutsena.
1930etik 1970era zortzikotea lehiaketetan nabarmendu zan, herrien arteko lehia handia bitzegoan eta publiko asko mobiduten eban. Hasieratik lehiaketok euskal uriburuetako plaza, zinema eta antzoki handienak bete zituen.
Sarrerak
Sarrerak online erosi daitekez hemen.
BBK Aretoan: astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara eta martitzen eta eguenetan, 11:00etatik 14:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!