2025/06/27 - 2025/06/29
Seguran. | JantzeaIII. Gazteen Jantza Topaketea
Suany Oleagordiak egin dau III. Gazteen Dantza Topaketea iragarteko kartela. Euskal Dantzarien Biltzarrak atonduta, bagilaren 27tik 29ra egingo da Seguran.
Kartelak aurkezteko deialdia joan dan martian edegi zan eta hilebeteko epearen ondoren hainbat proposamen jaso ziran. Azkenik, atontzaileen erabagia izan da Suany Oleagordiak sortutako kartela aukeratzea Gazte Dantza Topaketearen hirugarren edizino honetako irudi ofizialtzat hartzea.
Hiru egunez, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ehun jantzari gazte inguru alkartuko dira esperientziak konpartidu, jantza tradizinonalean belaunaldien arteko erreleboaz hausnartzeko eta, jakina, jantzan egiteko.
Helburu nagusietako bat da gazteak aktiboki inpliketea euskal jantza tradizinonalaren munduan.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!