Euskal gazte jantzariak Seguran batuko dira
2025-06-24 08:47 KultureaBagilaren 27tik 29ra.

Badator III. Gazteen Jantza Topaketea. Bagilaren 27tik 29ra, 15 eta 25 urte bitarteko 100 jantzari inguru alkartuko dira Seguran (Gipuzkoa), Euskal Dantzarien Biltzarrak atondutako III. Gazteen Jantza Topaketan (GDT) parte-hartzeko.
Topaketa horren helburua da euskal jantzan belaunaldi-erreleboa sustatzea, gazteen arteko topaketea, hausnarketea, ikaskuntzea eta alkarbizitzarako espazioak sortuz, jakina, jantza eginez.
Asteburuan zehar, parte-hartzaileek tailerretan, dinamika parte-hartzaileetan, plaza-dantzatan eta ekitaldi edegietan parte hartuko dabe. Momentu nabarmenetako bat izango da Dantzen Desafioa; aurton Urtz taldearen lankidetzagaz, izan be, irabazleek euren koreografia taldeagaz zuzenean taularatzeko aukerea izango dabe.
GDT ekimen kulturala izateaz gan, gazte jantzarientzako esperientzia eraldatzailea, euren kezkak partekatzeko, sareak ehuntzeko eta konpromisoa indartzeko aukera parebakoa be bada. Suany Oleagordia izan da kartelaren egilea.
Asteburu honetan, Segura izango da euskal jantzaren gazte bihotza.
Jantzari izateaz harro
Euskal Dantzarien Biltzarra 1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantzea, musikea eta ohiturak eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!