Marmitako Trap Banda, VillaSoundBilbao Musika Bulegoa Saria
2025-06-04 07:59 MusikeaDonostiako Dabadaban eskainiko dabe kontzertua.

Marmitako Trap Bandak irabazi dau Musika Bulegoa 2025 Saria, VillaSoundBilbao proiektuaren barruan.
Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide dan aretoren batean joteko aukerea dau. Oraingoan, Marmitako Trap Banda taldeak eskainiko dauen kontzertua Donostiako Dabadaba Aretoan izango da 2025ean (data zehaztu barik).
Marmitako Trap Banda
Marmitako Trap Bandaren urban eta rap soinuak buztartu nahi dituan proiektua da, Urban Band formatuan eta zuzeneko musikeagaz. Taldea, hiru zutabeetan oinarritzen da: urban musikearen soinuak, zuzenekoen magia eta taldearen sustraiak (euskerea eta euskal kulturea). Taldearen ereginen artean ondoko honeek dagoz: Ca7riel & Paco Amoroso, Vinocio, Caliope Family eta Dano.
Taldea hirukote batek osotzen dau: Iñigo Tellaetxe (baxua), Aitor Brochado (bateria) eta Guillermo Cabrales (ahotsea). Halanda be, inguruko hainbat musikari eta artistekaz kolaboretan dabe.
Entzun hemen VillaSoundBilbaoen eskainitako kontzertua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!