Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart dira Pameladunak
2025-06-03 13:02 BertsolaritzeaV. Señora Sariketako finala Iruñean izan da.
V. Señora Sariketako finala Iruñeko Zaldiko Maldiko Alkartean jokatu da. Espero bezela, leporaino bete da alkartea, sarrerak salgai jarritako egun berean agortuta ziran-eta.
Umore onean bazkaldu eta gero hasi da saioa. Agur umoretsu eta aldarrikatzaileak entzun dira lehenengo. Aizpea Garmendiak gidatutako saioa amaitzean ezagutu da epaileen erabagia: halanda ze, Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart dira Pameladunak. Igazko irabazle Jone Uriak jantzi deutse pamela.
Horreezaz gan, urtero, bihotza gehien ikutzen deutsen bertsolariari Tokadu saria emoten jako. Aurton, Irati Tolosak, Joane Aldalurrek, Rosi Lazkanok eta Kristina Mardarasek txandakatu egin beharko dabe saria, izan be, bakotxak hiru hilebetez eroango dau tokadua. Igazko irabazleak, Eukene De Los Airesek, emon deutse saria.
Sorpresak be egon dira, besteak beste, Señora Sariketako Sukaldariei autortzea.
Antontzaileek ondokoa adierazo dabe: Señora Sariketeak helburu guztiak bete ditu. Bertso jarduna bertan behera itxita edo plaza egonkorrik ez eben bertsolariei euren neurriko txokoa emon deutsegu. Ganera, bertsolari barriak deskubriduteko aukerea emoteaz gan, Kristina Mardaras eta Rosi Lazkano lehen aldiz batera kantetan ikusi eta entzuteko aukerea izan dogu.
Argazkien egilea Oli Artola da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!