'Kalidadeko hezkuntzea lantzea gizarte batek egin leiken inbersinorik onena da'
2025-06-02 07:44 Euskerea berbagaiEskola publikoak errotze, komunidade eta eraldaketa gune lez dauen balioa nabarmendu dabe.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak 32. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren ekitaldi instituzionalean parte hartu dau Urduñan eta eskola publiko eraldatzailearen alde egin dau, kohesionatzailea eta etorkizunerako jomugak dituan eskola publikoagaz.
Sinbolismoz beteriko jardunaldian, Pedrosak joan dan barikua Bilbon jazotako hilketa matxistea salatuz ekin deutso berbaldiari, biktimearen familiari, lagunei eta hezkuntza-komunidadeari alkartasuna adierazoz. Aldi berean, euskal hezkuntza-sistemeak bardintasunean oinarritutako hezkuntzeagaz eta ardura kolektiboaren aurreko konpromisoa berretsi dau.
Errotu goiburupean, sailburuak eskola publikoak errotze, komunidade eta eraldaketa gune legezko balioa azpimarratu dau: eskola publikoa sare bizia da eta sustrai sendoak ditu, ume bakotxari hazteko behar dauen guztian laguntzen deutson eskolea, ingurune aldakor bati ekidadean, entzuteko jarreran eta parte-hartzea oinarri hartuta erantzuteko dauen gaitasuna azpimarratuz. Orain 30 urte, komunidadeak bere eskola publikoa bultzatzea erabagi eta ordutik hona aurrera egin dau; barritzen eta ikasleei laguntzeko moduak imajinetan jakin izan dau, sormenez eta proeiektuaren parte sentiduta. Egungo erronken aurrean, ingurune aldakorrari erantzuten deutson eskola publikoa etorkizunera jarri dau iparroratza. Hezkuntzea asmo handiko ikuspegi pedagogikoak hartuta abiatu da, baliabideetan, azpiegituretan eta hezkuntza-plangintzan inbersinoak eginez. Eredu eraldatzaile bateruntz salto egiteko momentua da. Etapa honetarako lehentasunezko lau ardatz dira nagusi: ikasleen hazkunde personal eta akademikoan oinarritutako kalidadeko hezkuntza-proiektuak sustatzeko beharra; atzerritar jatorriko ikasleak arrakastaz hartuko dituan eskola publiko inklusiboa bermatzea; irakasle-taldeen lidergo pedagogikoa eta profesionala indartzea; eta ikastetxe bakotxak eskola publikoaren etenik bako hobekuntzan eragile aktibo lez dauen zeregina indartzea, sare-lanetik eta ingurumenagaz dauen loturatik abiatuta. Euskerea ikasteko hizkuntzea eta biziteko modu bat da, komunidadea eregaikitzeko modu bat, hemen jaio ziranen eta ondoren etorri diranen arteko zubiak eregiteko tresnea. Euskerea harrera egiten dauen, konbidetan dauen, hau be zure etxea da esaten deuskun hizkuntza bat da adierazo dau sailburuak, euskerea eskola publiko kohesinonatzaile eta integratzaile baten erdigunean kokatuz.
Azken buruan, Begoña Pedrosak ondokoa azpimarratu dau: euskal hezkuntza-sistemea eta bere emoitzak hobetzeko beharrezkoa da ikuspegi bateratua, erantzukizun partekatua eta ikasleen kalidadeko hezkuntzea jorratzea da gizarte batek izan leiken jarrerarik onena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!