Jon Gurrutxagak irabazi dau lehenengo kanporaketea
2025-06-02 08:28 BertsolaritzeaHurrengoko kanporaketea Ajangizen izango da, bagilaren 8an.

Mendatako Elizosten jokatu da Jon Lopategiren autortzaz atondutako III. Argi Baltza Sariketako lehenengo kanporaketea.
Ondoko bertsolari honeek parte hartu dabe: Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Koldo Muñiz, Araitz Katarain, Jon Gurrutxaga eta Idoia Granizo. Saioa, Jon Gurrutxagak irabazi dau.
Ondokoa aitatu dabe atontzaileek: zorionak irabazleari eta kantau daben beste guztieri be saio ederra eskeini deuskue-eta! Eskerrik asko hurreratu zarien guztioi be, zuek barik hau ez zan posible izango. Baina gogoratu, oraindino beste kanporaketa bi geratzen dira.
Hurrengoko kanporaketea Ajangizeko Udal Frontoian izango da, bagilaren 8an. Berton parte hartuko dabe Asier Galarza, Janire Arrizabalaga, Alexander Idoeta, Ixone Asategi, Aitor Bizkarra eta Danel Herrarte bertsolariek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!