Endika Legarrak irabazi dau Jauntsaratseko saioa

Bizkaie! 2025-06-02 07:50   Bertsolaritzea

Halanda ze, osotu da txapelketarako sailkatuen zerrendea.

Jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken sailkatze saioa, Jauntsaratseko Apeztegiberriko ganbaran. Berton, 55 lagunen aurrean ibili dira kantuan Enika Legarra Nuin, Amaia Elizagoien Varela, Kattin Madariaga Apaolaza, Bittori Elizalde Soto, Mintxo Astiz Goñi eta Fernando Ziganda Urdanpileta. Ander Aranburu Arriola izan da gai-jartzailea. Horreen artean, Endika Legarrak batu dau puntu gehien (263). Haren atzetik sailkatu dira Kattin Madariaga (255,5), Amaia Elizagoien (246,5), Fernando Zigando Urdanpileta (228), Bittori Elizalde (228) eta Mintxo Astiz (198).

Endika Legarrak eta Xabi Maiak, aurreko asteko irabazleak, zuzenean eskuratu dabe txapelketean jarraitzeko txartela. Sailkatze fase osoko puntuazino onena lortu daben hurrengo lau bertsolariak be sailkatu dira: Kattin Madariaga, Amaia Elizagoien, Aitor Irastortza eta Jabi Lezaun. Horreek, beste hemezortzi lagunekaz batera ibiliko dira urriaren 4an hasiko dan txapelketean. Zemendiaren 29an jokatuko da finala.

Basaburuko Udalaren laguntzeagaz atondu dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak saioa. Hiru epaile ibili dira bertsolarien lana neurtzen: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza.

Kontuak kontu, holan gelditu da zerrendea:

  1. 1. Endika Legarra Nuin: 263.
  2. 2. Xabi Maia Etxeberria: 263.
  3. 3. Kattin Madariaga Apaolaza: 255,5.
  4. 4. Amaia Elizagioen Varela: 246,5.
  5. 5. Aitor Irastortza Arrizubieta: 237.
  6. 6. Jabi Lezaun Landa: 228,5.
  7. 7. Fernando Ziganda Urdanpileta: 228.
  8. 8. Bittori Elizalde Soto: 228.
  9. 9. Mintxo Astiz Goñi: 198.
  10. 10. Etxahun Azkarraga Fernandez: 195,5.
  11. 11. Julen Bernaldo de Quirós Royo Berni: 192.
  12. 12. Peio Ardaiz Gale: 168,5.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu