Enara Gallastegi da 2025eko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Bizkaie! 2025-06-02 07:55   Bertsolaritzea

Txapela Eneko Abasolo Txabarri Abarkas bertsolariak ipini deutso.

Enara Gallastegi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira astegoinean Iurretan eta 150na gazte batu dira bertsoen inguruan.

Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu dira Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Eskolarteko txapelketea Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak atontzen dabe alkarlanean.

DBH eta batxilergoko idatzizkoari jagokononez, apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin ditue aurrekanporaketak eta, horrezaz gan, barikuan LH5 eta LH6. mailakoen finalak jokatu ziran. Ikusi hemen.

2025-05-31 idatzizkoa. eskolartekoa


Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dabe zortzi finalistak. Aurten 28 parte-hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horreetatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:

  • Aiala Irurtia Montero (Arantzazu).
  • Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre).
  • Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima).
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea).
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar).
  • Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz).
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza).
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dabee gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horreek egin ostean, Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga izan dira puntu gehien batu dituen bertsolari biak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu diranak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dabe atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Enara Gallastegik batu ditu puntu gehien eta 2025ko Bizkaiko eskolarteko txapela irabazi dau. Txapela Eneko Abasolo Txabarri Abarkas bertsolariak ipini deutso txapeldunari.

Abarkas Eskolartekoa


Buruz burukoa jokatu daben bertsolari biak, bagilaren 14an, 11:30ean, Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaimahaian, barriz, Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazu izan dira. Idazkari lanak Ione Narbaiza Gallastegik egin ditu.

Sari banaketea

Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da frontoian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dabe:

Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko burua.
Josu Telleria Uriarte Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko burua.
Txapeldunari, esandako moduan, Eneko Abasolo bertsolariak jantzi deutso txapela.

Idatzizko sariketako saridunak:

DBH1

1. Saria: Aietxu Basterretxea Akesolo (Bilbo- Begoñazpi Ikastola).
2. Saria: Ane Makazaga Santamaria (Zornotza- Andramari Ikastola).
3. Saria: June Gondra Bilbao (Bermeo-Eleizalde ikastola).

DBH2

1. Saria: Araitz Elorza Gastañazatorre (Iurreta-Juan Orobiogoitia).
2. Saria: Lur Oiartzabal Gonzalez (Larrabetzu-Txorierri BHI).
3. Saria: Jare Baliño Campelo (Bilbo-Solokoetxe BHI).

DBH3-DBH4-Batxilergoa

1. Saria: Iraia Lauzirika Ugarte (Zornotza- Urritze BHI).
2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga (Arantzazu-Igorre BHI).
3. Saria: Haizea Rotaetxe Gandiaga (Markina-Xemein- Markina BHI).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu