2025/05/31 12:00

Bilboko Koral Elkartearen kanpoaldean. | Musikea

Kantuz Txiki.

12:00

Programan, Musikaia Koral Gazteak parte hartuko dau, Oihana Etxaberen zuzendaritzapean, Iker Azurmendi eta Nere Cherqui pianoan eta Gaizka Ansotegi perkusinoan. Besteak beste, Oi Bart (Pop./Arr.: Jabier Ituarte), This Little Light of Mine (Espiritual afrikarra/Arr.: Mark Patterson), Lekeitioko Sanpedropeko (Pop./Arr.: Josu Elberdin) eta Kusimama (Jim Papoulis) interpretauko ditue.

Bilboko Koral Alkarteko umeen abesbatzek, Jose Luis Ormazabalek zuzenduta eta Alberto Sáez Puente pianoan izango dala, Hallelujah (Leonard Cohen/Arr.: Roger Emerson), Negrito trasnochador (Popular venezolana/Arr.: Vivian Tabbush), Hear the wind (Emily Crocker), Oye (Jim Papoulis), Show me the way, La flor de la cantuta eta Canten señores cantores obrak interpretatuko dituzte.

Amaitzeko, parte hartuko daben talde guztiak batera — Eskolan Kantari, Musikaia Koral Gaztea eta Bilboko Koral Alkarteko UYmeen Abesbatzak — alkarregaz kantauko ditue Canción para un árbol de río, We Do Jazz! eta Ngai Wie (Canto tradicional maorí).

BBKantuz Txikik, musika korala etaumezaroa ospatzeaz gan, lankidetzea, inklusinoa, errespetua eta alaitasun partekatua sustatzen ditu, musikea komunidade osoarentzako batasunerako tresna bihurtuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu