Gradu eta master amaierako hiru lan saritu ditu Mintzolak

Bizkaie! 2025-05-30 13:44   Euskerea berbagai

Ines Marguerite, Libe Miner eta Andoni Rey ikasleena.

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko gradu eta master amaierako hamar lan saritzeko deialdia argitaratu eban martian. Ikertzaile gaztea edo hasibarria doktoretza-tesira arteko ibilbidean, aurreko erabagiak eta pausuak be garrantzitsuak dira. Beraz, hori autortzea eta unibersidadeko edozein jakintza-arlotatik hasita, euskeraz egiten dan ahozko jarduna ikergai bezela aukeratu izana saritzea da deialdiaren helburua.

Danetara, lau eskaera aurkeztu dira, baita gradu amaierako lan bi eta master amaierako beste bi be. Epaimahaiak ondoko hiru egitasmo honeek hautatu ditu:

  • Antzerkia eta adierazkortasun baliabideak buztartzeko proposamen didaktikoa. Egilea: Ines Marguerite Azkarate Etxeberria.
  • Euskararen erabilera ikaskuntza gidatuko espazioetan eta zirkulazio libreko eremuetan: Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako kasu-azterketa bat. Egilea: Libe Miner Astaburuaga.
  • Hernaniko hizkeren analisi fonologiko bat. Egilea: Andoni Rey Ortiz.

Ondokoak izan dira kontuan hartutako ebaluazino-erispideak:

  • Ikerketearen helburuen egokitzapena Mintzolak zehaztuta dituan iker-lerroetara.
  • GRAL/MALen kalidadea: ikerketa-gaia eta helburua ondo zehaztuta egotea. Metodologia egokia izatea eta ondo garatua egotea, baita argi eta ondo idatzita eta egituratua be.
  • GRAL/MALen garrantzia eta originaltasuna: lanak jakintzeari egindako ekarpena, maila teorikoan zein metodologikoan egindako barrikuntzak. Ikuspegi interesgarria eskaintzea eta etorkizunerako lan ildoak irudikatzea.

Hautatutako proiektu bakotxak 1.500 euro gordin jasoko ditu eta egileek 2025eko irailaren 30ean entregau beharko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu