Bulegok Ken Zazpiren 'Noizbait' abestiaren bersinoa egin dau
2025-05-30 10:52 MusikeaBagilaren 7an hasiko dabe birea, Bilboko Santana Aretoan.
Azkoitiko taldeak ez du kontzerturik eskainiko 2026an, 2025a, izango da, holan, geldialdiaren aurreko azken urtea. Euskal Herriko bireari hasierea emoteko, hainbeste aldarrikatu daben euskal pop kultureari keinua egin nahi izan deutse, beraientzat erreferente izan dan taldea autortuz: Ken Zazpi.
Ken Zazpiri esker da Bulego posible. Betidanik miretsi izan dogun taldea da. Azken urteotan ohartu gara belaunaldi barriek ez dabela taldea guk bezainbeste ezagutzen. Horrek, pena emoten euskun, izan be, gaur egun egun bizirik beharko leikeen ondarea dala sentiduten dogu. Belaunaldien arteko bitartekari lanak egingo ditugu, talde bezela lehen aldiz bersino bat kaleratuz: gazteenek guk hainbeste disfrutau eta inspirazino iturri izan dogun taldea gertuago sentidu deien, adierazo dabe Bulegoko kideek.
Holan, 2007an Ken Zazpik kaleratu eban Noizbait abestia euren esparrura eroan nahi izan dabe. Musikearen produkzinoa Andrés Goiburuk (Rauw Alejandro, Marina Reche, Marc Seguí, Xavibo...) egin dau. Abestiari ikutu garaikidea emotea izan da helburua, belaunaldi barriek kantu horretan euren tokia izan deien.
Gabriel Mozok zuzendu dau bideoklipa eta euren artean egon diran elementu klasikoak egokitu ditue: abestiak, gaur egungo zentzu eta noranzkoa izatea gura genduan. Bideoklipean zehar elementu klasikoekaz jokatu dogu, horreen balio garaikidea aldarrikatzeko asmoz: motorra, labaina, mahastiak (ardaoa)... denporearen poderioz balioa irabazten joan diran elementuak dira. Bersino hau Ken Zazpi taldearen ondarea be bada.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!