Tatta & Densok 'Una Rumba' aurkeztu dabe

Bizkaie! 2025-05-30 10:18   Musikea

Rumbea eta reggaetoiaren arteko fusino bizia.



Tatta & Densok  single barria kaleratu dabe maiatzaren 30ean, reggaetoiaren indarra eta rumbearen arimea buztartzen dituan kantua. Abesti hau musikearen magia ardatz hatuta sortu zan, haren formarik garbienean: gitarra klase batean, Tattak, bere gitarra irakasleak joten zituan akorde batzuek inspirauta, melodia nagusiari formea emoten hasi zan.

Gitarrak Pello Herizek jo eta grabau ditu, Tattaren irakasleak berak, proiektuari ikutu organiko eta gertukoa emonez. Haize-tresnek freskotasuna eta dinamismoa emon deutse lanari eta Aitor Valcarlosek grabau ditu, La Txama taldeko kideak. Koruek eta ahots giroek azken soinua aberasten lagundu dabe.

Kantua Densok produzidu, grabau eta nahastau dau Sendosound Studion eta masterra Javi Calahorraren ardurea izan da. Datozen hilebeteetan zuzenean entzuteko aukerea izango da Una Rumba oholtzetan.

Entzun: Una Rumba.

Kontzertuak

04/07 - Amoroto.
10/07 - BBK Live.
15/07 - Zubiondo.
24/07 - Orereta.
26/07 - Otxandio.
31/07 - Mendexa.
08/08 - Gasteiz.
23/08 - Arriola.
30/08 - Zeberio.
05/09 - Lezama.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu