La Polla Records taldearen biniloen berrargitalpenak datoz 2025ean

Bizkaie! 2025-05-28 09:54   Musikea

Ellos dicen mierda, nosotros amén (1989) eta Hoy es el futuro (1993) diskoenak, hain zuzen. 

Ellos dicen mierda, nosotros amén (1989). | Ikusi handiago | Argazki originala

Ellos dicen mierda, nosotros amén diskoa La Polla Records taldearen bosgarrena izan zan eta binilo berdean dator orain. Kantuak indartsuak eta gordinak dira baina musikearen aldetik, bandearen bigarren aurrerapen handia izan zan.

Diskoa plazaratu baino lehen, kantu batzuk zuzenean aurkeztuta egozan; Nací sin carnet, barriz, 1981eko Banco Vaticano maketan sartu arren Ellos dicen mierda diskorako barriro be idatzi eta grabau eben.

La Pollak diskoa Europan aurkeztu eban baita Mexikon be, urte haretako irailean.

Gitarra sendo eta zorrotzak erabilteko jokerea nabarmena zan, beti be punkaren bidetik. Mezuak, barriz, sano gogorrak.

Hoy es el futuro (1993).

Diskoan taldeak 80ko hamarkada amaierako soinu eta kantuetara bueltau gura izan eban (binilo morea). Kantuen artean, diskoari berari izenburua emoten deutson Hoy es el futuro nabarmendu behar da. Ellos dicen mierda ezagunaren bide poetiko beretsutik doa (Ellos dicen mierda, nosotros amén, 1990). Gitarren indarra nabarmen nagusitzen da eta punkaren bilakaerea bistan dago. Disko honetan, Sumék, taldeko gitarrista erritmikoak, ahotsagaz ganerako taldekideek baino gehiago laguntzen deutso Evaristori. Bira haretan, La Pollak bigarren aldiz bisitau eban Latinoamerika, zehatz-mehatz, Argentina, Uruguai eta Txile.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu