'Euskerea Europako hizkuntza ofizialean artean autortua izan arte beharrean jarraituko dogu'

Bizkaie! 2025-05-28 08:28   Euskerea berbagai

Euskerea gure hizkuntza da, gure errealidade sozialaren zati bat. 



Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak Ibone Bengoetxeak Espainiar gobernuak egindako diplomazia lanak eskertu eta ondokoa nabarmendu dau: Euskerea Europako hizkuntza ofizialen artean beste bat izateko zereginetan gabiz.

Europar Batasuneko Gai Orokorretarako Kontseiluaren bileran izan da Bengoetxea eta bertan, EBko kide diran 27 gobernuek ordezkaritzea dabe; kontuak kontu, euskerearen, katalanaren eta galizierearen ofizialtasunari buruzko eztabaidea atzeratzea erabagi da. Bengoetxea lehendakariordeak adierazo dauenez, Eusko Jaurlaritzeak bide guztietatik eta gure eragileen eskutik lan egiten jarraituko dogu, maila gorenean, euskerea Europako hizkuntza ofizialtzat hartu eta autortu arte. Europar Batasunaren goiburua, Aniztasunean bat eginda, nabarmendu dau, Europako Batasuna kultura, tradizino eta hizkuntza ezbardinak dituen herri eta nazinoak batzen dituan proiektua da. Euskerea gure hizkuntza da, gure errealidade sozialaren zati bat eta, beraz, Europako hizkuntza propioa eta Europako ondarea, adierazo dau: aniztasun horren kontra interes paritidisten erabilerea salatu eta euskerea, katalana eta galizierea berba egiten daben miloeka europarren hizkuntza-eskubideen ukazinoa baino ez da.

Lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzeak eta lehendakariak berak egindako lan-kudeaketea gogorarazo ditu, eta gaur Europan erabagi-mahaia osotzea urte askotako lanaren emoitza dala esan dau, kolore askotako gobernuen eta eragileen lankidetzearen emoitzea: guztiek merezidu dabe Eusko Jaurlaritzearen autortzea eta esker ona.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu