Jagoba Mendizabalek kantu berezia sortu dau

Bizkaie! 2025-05-27 12:52   Musikea

Entzun Bihar ere.




Abesti honek adiskidetasun iraunkorra eta denporeak higatzen ez dituan lotura horrek ditu oinarri, alkarregaz hazi diranen artean baino topetan dan energia bakar hori transmitiduteko pop-rock soinu fresko eta hurrekoagaz.

Abestia Ozen Estudioan grabau eben Zumaian eta Jurgi Taboada izan zan produktorea. Beñat Bobillok gitarrea eta baxua jo zituan eta Oihan Agirretxek bateria.

Escolti Fimsek egindako bideoklipak estudioko prozesuaren irudiak eta artistearen eta bere lagunen umezaroko etxeko bideoak buztartzen ditu, abestiaren mezu nostalgiko eta positiboa indartzen dauen pieza bisual hunkigarri eta original bat sortuz.

Maiatzaren 27tik aurrera plataforma guztietan entzun daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu