Gautegiz-Arteagan eta Plentzian jokatuko dira azken saioak

Bizkaie! 2025-05-27 12:20   Bertsolaritzea

Maiatzaren 29an, 18:30ean.

Maiatzaren 29an amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Daborduko sei jokatu dira. Eguenean datoz azken saio biak, Gautegiz-Arteagako Udal Aretoan eta Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Saio horreen ostean jakingo dogu zeintzuk izango diran Bizkaiko Txapelketan kantauko daben bertsolariak.

Maiatzaren 29an, Gautegiz-Arteagan, udal aretoan, 18:30ean

Bertsolariak:

  • Bittor Salterain Etxebarria.
  • Haizea Telleria Urkijo.
  • Igor Galarza Intxausti.
  • Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia.
  • Mikel Retolaza Etxebarria.
  • Peru Vidal Gurrutxaga.

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibliko da. Epaimahaia, barriz, ondokoek osotuko dabe: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.

Maiatzaren 29an, Plentzian, Goñi Portal kultur etxean, 18:30ean

Bertsolariak:

  • Ander Anakabe Lekue.
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria.
  • Lurdes Ondaro Mallea.
  • Naroa Jaio Jaio.
  • Naroa Torralba Rodriguez.
  • Peru Irastortza Santxo.

Saioan gaiak emoten Jon Amezaga Fernandez ibiliko da. Epaimahaikideak, barriz, ondokoak: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Betiko lez, saioetako sarrerak hemen dagoz salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan be, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euroan dagoz. Halanda ze, Bertsozale Alkarteko bazkideek euro bian izango dabe eskuragai eta 18 urtetik beherakoek ez dabe ordaindu beharrik izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu