Xabi Maiak irabazi dau Iruñeko sailkatze saioa
2025-05-26 08:29 BertsolaritzeaHurrengo saioa hilaren 30ean izango da, Jauntsaratseko Apeztegiberriko ganbaran.

Urriaren 4an hasiko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea eta zemendiaren 29an amaitu. Aldez aurretik, barriz, sailkatze saio bi jokatuko dira, azken edizinoan parte hartu ez eben zortzi bertsolarirekaz eta azken txapelketako azken lau sailkatuekaz. Halanda ze, jokatu da saio lehena, Iruñeko Arrotxapea auzoko Peña Rotxapean, 20 bat entzuleren aurrean.
Kantuan, ondoko sei bertsolariak izan dira: Aitor Irastortza Arrizurieta, Etxahun Azkarraga Fernández, Jabi Lezaun Landa, Julen Bernaldo de Quirós Royo Berni, Peio Ardaiz Gale eta Xabi Maia Etxeberria.
Horreen artean, Xabi Maiak batu dau puntu gehien, ondorioz, berak irabazi dau saioa. Haren atzetik sailkatu dira Aitor Irastortza, Jabi Lezaun, Etxahun Azkarraga, Julen Bernaldo de Quirós Royo eta Peio Ardaiz. Alaitz Rekondok aurkeztu dau saioa eta hiru lagun ibili dira epaile lanetan: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza.
Ondorioz, txapelketarako txartel zuzena eskuratu dau Xabi Maiak; gainontzeko bertsolariek, barriz, hurrengo asteko sailkatze saioa pasa bitarte begira egon beharko dabe sailkatzen diran ala ez jakiteko. Hamabi bertsolarik hartuko dabe parte sailkatze saioetan eta horreetatik sei sartuko dira txapelketean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!