Jokin Onaindiak irabazi dau Arabako Bertsolari Gazteen Eskolartekoa

Bizkaie! 2025-05-26 07:50   Bertsolaritzea

Bagilaren 14an Arantzan jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa.

Aramaioko Kultur Etxean jokatu da 30. Arabako Bertsolari Gazteen Eskolarteko finala. Halanda ze, 14 eta 18 urte bitarteko sei finalista gazteak ibili dira kantuan: Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate eta Urko Lafuente, Peru Abarrategiren aginduetara.

Zortziko handian bina bertso kantau behar izan ditue lehenik, batxilergoko notak, zortzimilako mendietara espedizinoak eta gurasoak izan ditue hizpide. Zortziko txikiaren txandea izan da hurrena udalekutan, jatetxe exotikotan eta alaba-aita arteko alkarrizketetan sartuta pasau dira umore ederrean. Bakarka puntuei azkar erantzun ostean, gaiari bertsoa botetako ordua izan da.

Ekaitz Samaniego, Endika Jimenez, Aitor Jimenez eta Egoitz Martinez de Albenizek osotu daben epaimahai eta honeek emondako puntuazianoaren arabera, bagilaren 14an Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalean Jokin Onaindia eta June Astegieta ibiliko dira Arabako ordezkari bezela.

Aroa Arrizubieta Arabako bertsolari txapeldunak jantzi deutso txapela Jokini, baita egurrezko mikrofonoa be.

Atontzaileek ondokoa adierazo dabe: eskerrik asko Aramaioko Udalari, Ikastolen Alkarteari Eskolartekoa beste behin be aurrera ateratzen laguntzeagaitik eta zorionak Arabako bertso-eskolei astez-aste, urtez-urte egiten daben jardunagaitik.

Hemen txapeldunaren agurra:

Zapatu arrratsalde honetan

ekintzau abesteari

ta urtez urtez nibela igo dala

hori bai  dala nabari

kaixo esango diot gaurkoan

nik Euskal Herrikoari

mila esker eta muxu handi bat

etorri den jendeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu