Bilboko alkateak Euskararen Aholku Batzordearen beste bilkura bat gidatu dau

Bizkaie! 2025-05-23 13:49   Euskerea berbagai

Hogeita hamar bat ordezkarik hartu dabe parte topaketan.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Euskerearen Aholku Batzordearen beste bilkura bat gidatu dau; beragaz batera, hogeita hamar bat lagunek parte hartu dabe, zenbait entitade ordezkatuz, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia, udal sailak, udalean ordezkaritzea daben alderdi politikoak, bai eta gizarte eta kultura-entitadeak be, Euskaltzaindia, Labayru Fundazinoa, Athletic Fundazinoa edo Euskaltegien sarea.

Saioaren lehen zatian, euskerearen erabilerea rian sustatzeko AROA plan estrategiko barria prestetako helburuz Bilboko Udala egiten dagoan prozesua azaldu da. Gai-zerrendako bigarren puntuan, Udala Euskaraldian parte hartzen dagoala jakinarazo dabe. Ekimen hori maiatzaren 15etik 25era bitartean da, euskerearen erabilera soziala sustatzeko helburuz. Gero, gazteen euskerazko aisiaren gaiari heldu jako, kirol-jarduerei jagokenean. Bilkurako bigarren zatian, talde-dinamika bat egin da, kirol-aisialdiko jardueretan euskerearen erabileran aurrera egiteko ideak konpartiduteko.

Euskerearen Aholku Batzordea

Bilboko Udalak 2016ko zezeilaren 3an jarri eban martxan hizkuntza-arloko konsulta eta eztabaida-organoa, urian euskerearen ezagutzea eta erabilerea areagotzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta Bilbon euskerearen sustapenean eta normalizazinoan interesa daben pertsona eta erakundeetarako topaketa eta partaidetza-foro izateko helburuari eutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu