Flor y Trolek 'Diri Diri Bang Bang' bere lehen abestia kaleratu dau
2025-05-23 09:42 MusikeaRock abeslari eta bateria da eta 16 urte baino gehiago daroaz modu independentean musikearen munduan.

2015ean konponidu zituan musikea eta berbak eta kantautore lez emon dituan kontzertu akustikoetan kantau dau. Etxeko estudioan moldatzea erabagi eta holan sortu zan maketea, urte honetan bertan argitaratuko dauen lehen LPko parte izateko.
Diri Diri Bang Bangen gitarra elektriko bat, baxu bat eta Sophiren bateria eta ahotsa baino ez dira entzuten. Aparteko konponketarik egin barik, ahots bikotxik edo gainetik jarritako korurik barik, dana makillau edo edertu barik doa, Flor eta Trol agertokian, oholtzan edo probak egiteko lokalean zuzenean joten entzungo zeunken moduan.
Entzuleari freskotasuna eta energia positiboa transmitidutea da helburua.
Hausnarketa edegiko oihua da kantua, inflexino-puntu bat, ospatzeko eta gozetak asko dagoala deskubriduteko. Diskoko kantu zorrotzenetako bat da, bateriak eta ahotsak protagonismo handia baitabe aldi berean.
Sophi (Sofía Rodriguez), 1988 Euskal Herria.
Rock abeslari eta bateria da eta 16 urte baino gehiago daroaz modu independentean musikearen munduan.
2024an, ahotsa eta bateria, pasinoagaz bateratzea erabagi eban, bakarkako proiektuari bizia emonez: Flor y Trol, autentikotasuna eta nortasun propioa ezaugarri dituan proposamena.
Hasiera-hasieratik, Sophik soinu personala landu dau, emozinoz, melodia itsaskorrez eta eszenaratze bikainez betetako abestietan islatuta. Bere lehen EPa, 2024ko irailean kaleratua, 2025erako programauta dauen debut diskoaren atariko moduan erabili zan.
Aurten, Sophik Flor y Trol lehen diskoa kaleratuz danok ahoa zabalik ixteko helburuagaz dator.
Zuzenean, Sophik bere ahotsa bateriagaz buztartzen dau, musikari kolaboratzaileak oinarri erritmiko lez lagun dituala, publikoarentzat hurreko esperientzia eta oso originala eskainiz.
Entzun: Diri Diri Bang Bang.
- Musikea, bebak, konponketak eta produkzinoa: Sophi (Sofia Rodriguez Sanchiz).
- Grabazinoa: Higain Studioan Haritz Harreguyren eskutik.
- Bajua: Txiki Nalda.
- Gitarristea: Juan M.
- Batería eta abeslaria batería: Sophi.
- Masterra: Víctor García (Ultramarinos Mastering).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!