Badator Urmuga 2025
2025-05-23 08:47 MusikeaGaragarrilaren 11tik 31ra arte egingo da.

Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituan ekimen herrikoi eta nazinonala.
Aurtongo barrikuntza nagusia ibilbideari lotutakoa da: betiko lez, mendebaldetik ekialdera egingo dabe parte-hartzaileek, Urmugak marketan dauen lerroari eutsiz. Halanda be, ibilbidearen zati batzuetan Kantauri nahiz Ebroranzko isurialdeetatik ibiliko dira, aurreko Urmugaren edizinoetan ibili ez genduzan bideak eginez.
Holan, Urmuga 2025 bost ataletan banatzen da:
- Lehena, garagarrilaren 11n eta 12an, Arabako zatia izango da. Urmugaren ohiko hasierea, Angulo portutik Altube porturaino egun biko mendi zeharkaldia eginez.
- Bigarrenak Bizkaia hartuko dau, garagarrilaren 13tik 16ra arte. Gaztelugatxen hasiko da eta Urdaibai eta Durangaldea osoa zeharkatuta, Besaide mendiraino helduko da lau egunetako ibilbidean.
- Hirugarren atala Gipuzkoan egingo da, garagarrilaren 17an Aian hasi eta 20an Berastegiraino helduko dana. Bidean, Gipuzkoako hainbat bailara ibiliko ditue lau egunez: Urola, Tolosaldea eta Goierri. Bideak Urmuga hartzen dauen puntuetan, Nafarroako lurretan be ibiliko dira.
- Laugarren zatiak Nafarroa hartuko dau: Uxuetik garagarrilaren 21ean hasita, San Juan de la Peñako Monastegiraino (Gaur egun Aragoi) helduko dira garagarrilaren 26an, sei egunetako ibilbidea egin eta gero. Bideak hartuko ditu Tafallaldea, Zangotzaldea eta baita gaur egun Aragoikoak diran lurrak be.
- Azken atala, Zuberoan izango da, Auñamendi, Orhi eta beste hainbat leku magiko zeharkatuz. Baxenafarroak be izango dau haren tokia (Baigorriko bailarak) eta Santa Grazin izango da amaierea. Garagarrilaren 26an hasi eta 31n amaituko da.
Ikuskizunak
Betiko lez, Et Inkarnatus orkestrako kideek hainbat kontzertu egingo ditue. Taldeagaz izango dira, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Anje Duhalde, Alaitz eta Maider, Leturia, Pirata, Maixa eta Ixiar, Janus Lester, Lorea Zulaika... Formatu handiko horreegaz batera, kontzertu txikiagoak eta bereziagoak izango dira ibilbide osoan zehar. Ganera, jantzea eta musikea buztartzen dituan berariaz sortutako Ipuskoa 1000 ikuskaria emongo da, garagarrilaren 20an Ulizarreko Oihantxiki Belazean eta bertora konbidadu dira Nafar Parlamentuko ordezkariak nahiz Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideak lurralde bien arteko ekitaldia egiteko.
Guztira, 25 musika kontzertu eskainiko dira. Kontzertu nagusietako tokiak ondoko honeek dira: Aralarko San Migel, Uxue, Rocaforteko gaztelua, Leyreko San Salvador monastegia, Baigorriko Etxauzia gaztelua, Orbaizeta, Altzo, Arrasate, Ugarte, Amezketa, Aizpearro, Ausa Gaztelua, Gaztelugatxe, Ereñozar, Ziortza, Santagrazi eta San Juan de la Peña.
Halanda ze, diziplina ugariko artistak buru-belarri ibiliko dira, esaterako; euskal konpositore garrantzitsuak (Jon Esnaola, Ihagoba Astiazaran, Iñaki Palacios, Koldo Uriarte, Alejandro Saul Martínez, Aritz Villodas, Iñar Sastre, Bingen Mendizabal); literatura eta dramaturgia jorratzen dituenak (Titika Rekalt eta Joseba Sarrionaindia); eta, baita jantza eta gorputz adierazpenak be (Amaia Elizaran edo Gari Otamendi).
Izen-emoteak
Ibilbideko edozein zati egin daiteke. Mendi gidariak ibiliko dira laguntzen, jatekoa nahiz lotarako tokiak ziurtatuz. Izena emoteko epea bagilaren 15ean edegiko da.
Kontzertuei jagokonez, batzuk doban izan arren, beste batzuetan diru ekarpena eskatuko da kontzertuaren gastuei aurre egiteko. Sarrera horreek be bagilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira hemen.
Egitaraua
- Garagarrilak 11: Angulo portutik (720)-Urduña portura (900). Garobel mendilerroan. Gailurrak: Urieta 1.113, Eskutxi 1.178 eta Iturrigorri (Tologorri) 1.066. 6-7 ordu. Boreas Camara taldea eta Amurrioko Musika Eskolea.
- Garagarrilak 12: Urduña- Altube portura (650 m). Gibijo – Urkabustaitz mendietan zehar. Delika urjauzia. Gailurrak: Peña Erea 1.110. 6 ordu. Kontzertuak; Alaitz eta Maider, Leturia eta Irati Arcelus., Fede de Dios, Pirata, Anje Duhalde eta Et Incarnatus Orkestra.
- Garagarrilak 13: Gaztelugatxe, Burgoa, Bermeo, Mundaka, Atxarre, Santimamiñe eta Ereñozar. Kontzertua: Bizkaia Urmuga Kantuz. Bixente Martinez (gitarrea), Iñar sastre (pianoa), Iñaki Dieguez (akordeoia), Igor Tellechea (baxua), Urmuga Bandea eta gidari lanetan Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturia.
- Garagarrilak 14: Ereño eta Ziortza-Bolibar. Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestra.
- Garagarrilak 15: Ziortza-Bolibar, Oiz, Maume, Garai, Gederiaga eta Durango. Kontzertua: Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Xak taldea eta Et Incarnatus Orkestra.
- Garagarrilak 16: Urkiola, Besaide eta Arrasate. Kontzertua: Chruinne taldea (Galizia).
- Garagarrilak 17: Getaria, Elkano-Aia eta Aduna. Kontzertua: Chruinne taldea (Galizia).
- Garagarrilak 18: Aduna, Tolosa eta Altzo. Kontzertua: Hirurak bat: Alaitz eta Maider, Mirari Taldea, Anje Duhalde, Hatxe, Maixa eta Ixiar eta Et Incarnatus Orkestra.
- Garagarrilak 19: Altzo, Ugarte, Ausagaztelu eta Aizpearro. Aralar iparraldean. Errenaga 1.288 m, Intzako Dorrea 1.431 m. Arkuek. 8 ordu. Kontzertua: Mirari Taldea, Fede de Dios, Janus Lester, Lorea Zulaika, Xak taldea eta Et Incarnatus Orkestrea.
- Garagarrilak 20: Orexa, Berastegi, Atallu, Irumugarrieta, Ulizar eta Areso. Kontzertua: Leitza eta Amasako koruak, Donostia eta Iruñeko Orfeoiak, Iruñeko eta Tolosako Udal Txistulariak, Baigorri eta Iruñeko Udal Gaiteroak, Tolosako Bordondantzariak, Iruñeko Duguna Dantza Taldea, Leitzako Aurrera eta Bedaioko Dantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako jantzariak, Ainsako Viello Sobrarbe Dantza Taldea, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak, Jaione Olazabal eta familia, Amaia Elizaran jantzaria eta Et Incarnatus Orkestrea.
- Garagarrilak 21: Uxue eta Kaseda. Kamara kontzertua: Menditik Itsasora, Dantzan.
- Garagarrilak 22: Oibar eta Rocaforteko Gaztelua. Herri musika kontzertua.
- Garagarrilak 23: Irunberri, Arangoiti eta Leyreko Monastegia.
- Garagarrilak 24: Leyreko Monastegia eta Sigues. Irunberri, Arangoiti eta Leyreko Monastegia. Iñar Sastre eta Iagoba Astiasaran: Ingurutxoaren inguruan txistu eta organo kontzertua.
- Garagarrilak 25: Artieda eta Arres (Aragoi).
- Garagarrilak 26: Santa Crus de la Serós eta S Juan de la Peña Monastegia (Aragoi). Baigorriko Udal gaiteroak, Leitzako Aurrera eta Bedaioko jantzariak. Aragoiko: Benasque eta Anso herrietako jantzariak, Ainsako Viello Sobrarbe Dantza Taldea, Amaia Elizaran jantzaria, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikaria eta Et Incarnatus Orkestrea.
- Garagarrilak 27: Ibilaldi Baigorri inguruan, helduentzako eta familietzako bertoko mendi alkarteek atonduta. Donostiako Orfeoia & Bakarlariak eta Et Incarnatus Orkestra Sinfonikoa. Antzezleak: Titika Rekalt eta Maika Etxekopar. Kantariak: Maika Etxekopar, Joseba Irazoki eta Olaia Inziarte. Txistua: Iñaki Palacios. Herri soinu tresnak: Xanti Nazabal. Konpositorea: Jon Esnaola.
- Garagarrilak 28: Burdinkurutzeta eta Bagargiak (1.327 m). Zuberoako mendietan. Arthanolatze 1.530 eta Harsüdürra 1.472. 7 ordu. Kamara kontzertua: Menditik Itsasora, Dantzan.
- Garagarrilak 29: Bagargiak, Orhi 2.017 eta Larraineko lepoa (1.585 m). 5 ordu. Kontzertua: Donostiako Orfeoia & Bakarlariak eta Et Incarnatus Orkestrea. Horreezaz gan, Orbaizeta taldeak kamara kontzertua eskainiko dau.
- Garagarrilak 30: Belagua eta Auñamendi (2.507 m).
- Garagarrilak 31: Belagua, Lakora eta Santagrazi. Kontzertuak: Donosti Ereskiko Schola Gergorianista, Eñaut Elorrieta, Iñaki Palacios, HorHor taldea, Ahaire Ahizpak eta Et Incarnatus Orkestrea. Bazkal ostean jantzaldia Kiki Bordatxo taldeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!