Izaro Bilbaok irabazi dau Ermuan eta Garazi Navarrok Basaurin

Bizkaie! 2025-05-23 07:51   Bertsolaritzea

Datorren eguenean izango dira azken saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian.

Izaro Bilbao Arostegi. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udabarria Bertsotaneko azken aurreko saioak Ermuan eta Basaurin jokatu dira; datorren eguenerako iragarri ditue azken saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian. Orduan osotuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrendea.
Udabarria Bertsotanek egin dau ibilbide erdia baino gehiago.

A multzoko saioan, Ermuan, Izaro Bilbao Arostegi izan da nagusi, 183 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Izaro Bilbao Arostegi --------------------------------------- 183
  • Iker Uriarte Urrutia ------------------------------------------166,5
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia ----------------------------- 165,5
  • Peio Molinuevo Martin --------------------------------------- 165
  • Jon Martinez Beaskoetxea -----------------------------------147
  • Ana Picallo Perez ---------------------------------------------131,5

Gaiak emoten Leire Garatxena Larrabe ibili da; epaimahaian, ostera, hurrengoak izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

B multzoko saioa, Basaurikoa, Garazi Navarro Ugarteburuk irabazi dau, 191 puntugaz. Holan geratu da hango sailkapena:

  • Garazi Navarro Ugarteburu --------------------------------191
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra ------------------------------- 183,5
  • Enare Muniategi Etxabe ------------------------------------182
  • Aitor Esteban Etxebarria ---------------------------------- 180,5
  • Kerman Diaz Franco ----------------------------------------177,5
  • Iker Garitagoitia Astigarraga ------------------------------- 172


Garazi Navarro Ugarteburu.

Gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea egon da. Epaimahaikideak, barriz, ondokoak izan dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

Datorren eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotaneko azken saio biak: Gautegiz Arteagan A multzokoa, eta Plentzian B multzokoa. Saioak amaitu eta berehala jakingo dogu Bizkaiko Bertsolari Txapelketan nortzuk sailkatu diran aurrera egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu