Euskadi Frankofoniaren Nazinoarteko Konferentzian izango da

Bizkaie! 2025-05-22 12:23   Euskerea berbagai

Lehenengo lehendakariorde Ibone Bengoetxea Kanadara joango da maiatzaren 22tik 24ra.

Frankofoniaren Nazinoarteko Erakundeak (OIF) kongresua atontzen dau urte birik behin, kultura-politiken arloko esperientziak eta jardunbide egokiak konpartiduteko eta mundu osoko herrialdeek parte hartzen dabe bertan. Quebecen egingo dan aurtengo edizinoan, Euskadi konbidatu berezi izango da, frantsesez berba egiten daben herrialdeakaz hartu-emonak ezartzeko dauen interesagaitik. Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua bertan izango da OIFeko 93 estadu eta gobernu kide baino gehiagori Euskadiko kultura-eredua eta sistemea azaltzeko.

OIFek frantsesa ama-hizkuntza, ofiziala, administratiboa edo mundu frankofonoan interes kultural edo politikoa daben herrialdeak batzen ditu. Azken ezaugarri horrek ahalbidetu dau Euskadiren presentzia Quebecen egingo dan topaketan. Martia, Etxepare Euskal Institutuak Ça colle au basque ekimena aurkeztu eban euskal kultureak frankofonian dauen proiekzinoa indartzeko. Hizkuntza, kultura eta identidadeen mosaiko bat da, frantses hizkuntzea alkarregazkoa daben 321 miloe personaz osatua.

Etxeparek Euskadi Globalaren kulturearen eta euskerearen motorra izatea dau helburu eta hainbat lurralde frankofonotako erakundeakaz loturak sortzen, garatzen eta finkatzen dabi, komunidade horren nazinoarteko proiekzinoa aprobetxauta.

Maria Ubarretxena bozeroaileak gogorarazo dau Euskadik eta Quebecek akordio-memoranduma sinatu ebela 2017. urtean. Akordio horrek aldebiko lankidetza-esparrua ezartzen dau, lurralde bien arteko lotura kulturalak, hezkuntzakoak, ekonomikoak eta zientifikoak indartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu