Irati Tolosa eta Joane Aldalur zarauztarrak nagusitu dira

Bizkaie! 2025-05-21 07:54   Bertsolaritzea

Bihotz Saria Julen Eizagirre eta Ainhoa Comasek irabazi dabe.

Irati Tolosa eta Joane Aldalur. | Ikusi handiago | Argazki originala

Argazkiak: Olatz Zuazubiskar.

Oraintsu jokatu da V. Señora Sariketako bigarren kanporaketea Iurretako Montoste alkartean. Lau bertsolari bikote izan ziran kantuan: Irati Tolosa eta Joane Aldalur; Zihara Enbeita eta Idoia Anzorandia; Maddi Gallastegi eta Udane Mugerza eta Julen Eizagirre eta Ainhoa Comas. Agur umoretsuen ostean, Jone Lizarraldek jarritako gaiei erantzunez kantau eben bertsolariek.

Irati Tolosa eta Joane Aldalur zarauztarrak nagusitu dira eta bihotz saria kasu honetan bikote batek jaso eban, Julen Eizagirre eta Ainhoa Comasek hain zuzen be.

Publikoak bero hartu zituan bertsolariak: 90 lagunek bete eben Montoste alkartea. Entzuleek eta parte-hartzaileek oso pozik amaitu eben saioa eta atontzaileak be pozik agertu diran: oso bertsoaldi onak egon dira. Bertsolarien artean oso giro ona antzemon dogu, euren arteko kode konpartituak izan dira horren adibide. Barriro be berretsi da bertsolaritza hegemonikoak kanporatu dituala bertsolari bikainak diran emakume eta genero disidenteak. Ia plazara salto egiteko atxakia izan daitekeen aurtengo Señora Sariketea.

Maiatzaren 31n Iruñeako Zaldiko Maldiko Alkartean jokatuko da finala

Aizpea Garmendiaren gidaritzapean, Malen Alzuart eta Amaia Elizagoien Eskoriatzatik sailkatutako bikotea; Irati Tolosa eta Joane Aldalur Iurretan sailkatutako bikotea; eta aurtengo Ohorezko Señorak, Kristina Mardaras eta Rosi Lazkanok kantauko dabe.

Atzontzaile taldearen eretxiz, deigarria egin jaku Rosik eta Kristinak lehenengoz kantauko dabela oholtza berean.

Bazkarirako eta saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus-en eskuratu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu