Ermuan eta Basaurin izango dira egueneko saioak
2025-05-20 12:35 BertsolaritzeaLobiano Kultur Gunean eta Ibaigane Kultur Aretoan, hurranez hurran.

Heldu da hirugarren astera Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Lau saio jokatu dira daborduko eta beste lau geratzen dira fasea osotzeko. Halanda ze, aste honetan, Ermuan eta Basaurin izango dira hitzorduak.
Ermuko saioa Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Hurrengo bertsolariek kantauko dabe:
- Ana Picallo Perez.
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia.
- Iker Uriarte Urrutia.
- Izaro Bilbao Arostegi.
- Jon Martinez Beaskoetxea.
- Peio Molinuevo Martin.
Gaiak emoten Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epaimahaian, barriz, hurrengoak dagoz: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.
Basaurin izango da beste saioa ordu berean, Ibaigane Kultur Aretoan. Ondoko bertsolari honeek kantauko dabe:
- Aitor Esteban Etxebarria.
- Enare Muniategi Etxabe.
- Garazi Navarro Ugarteburu.
- Iker Garitagoitia Astigarraga.
- Kerman Diaz Franco.
- Paule Ixiar Loizaga Legarra.
Gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea egongo da. Epaimahaikideak, barriz, ondokoak izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria, Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!