'Etxepare Euskadi Globalaren kulturearen eta euskerearen motorra izatea nahi dogu'
2025-05-20 09:32 Euskerea berbagaiEtxeparek nazinoarteko proiekzinoa daben euskal kultur erakundeakaz sinergiak sustatuko ditu.

Imanol Pradales lehendakaria Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuak Lehendakaritzearen egoitzan egindako bileran buru izan da. Hitzorduan Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Irene Larraza Institutuko zuzendariak be parte hartu dabe eta bertan Institutuak datozen urte eta hilebeteetarako dituan jarduera-arlo nagusiak azaldu dira: Etxepare munduan nor garen azaltzeko erakundea izatea nahi dogu, Euskadi Globalaren kulturearen eta euskerearen motorra izatea nahi dogu, adierazo dabe.
Lehendakariak eta lehendakariordeak hasierako agurra egin deutsee patronatoko kideei. Sarrera horretan Etxepare Euskal Institutuak etorkizunera begira jorratzeko arloak azaldu ditue:
(1) Euskerearen arloan, munduko hizkuntzen artean euskerearen erreferentzialtasuna sustatu.
(2) Kulturari jagokonez, Euskal sorkuntzearen nazinoarteko ezagutza eta ospea handitu.
(3) Kultur Diplomaziari lotuta, nazinoarteko sareetan lankidetzea egonkortu eta barriak sortu.
Hiru lan arlo
Euskerearen arloan, Institutuak nazinoartean presentzia indartuko dau bere hiru sareen bidez: diasporeari zuzendutako Euskara Munduan, unibersidade sarea eta sare digital barri bat.
Diasporeari jagokonez, Institutuak euskerearen irakaskuntzea indartuko dau AEBetan eta euskal komunidadeen barruan irakasleak trebatzeko programa bat jarriko dau martxan, Argentinan arrakastaz ezarritako ereduan oinarrituta.
Unibersidase sarearen arloan, euskal gaien inguruan ikertzeko laguntza-deialdia indartuko da. Gainera, proiektu pilotu bat jarriko da martxan Boise State Universityn, Hego Amerikako katedren sarea sendotu eta Sorbona Unibersidadean veste katedra bat sortzeko pausuak emongo dira.
Azkenik, eremu digitalean, HABEk jorratutako Ingura ikaskuntza-plataformearen erabilerea bultzatuko da, erreferentziazko tresna izan daiten publiko zabalago batengana heltzeko. Era berean, urtean zehar, prestakuntza osogarria eskainiko jake unibersidade sareko zein Euskara Munduan sareko euskera ikasleei.
Beste alde batetik, euskal kulturearen kanpo-proiekzinoa indartzeko, Institutuak sektorearen beharretan sakontzen jarraituko dau eta bere prozesuak hobetzen, zerbitzua burokraziaren aurretik lehenetsiz. Esangura horretan, karga administratiboa murriztuko da, ziurbakotasuna minimizau da eta laguntzetara bideratutako aurrekontu orokorra % 15 handituko da. Barrikuntzea aurten abesbatzentzako eta euskal jantza taldeentzako beste laguntza lerro bat jarri dala martxan.
Era berean, Etxeparek nazinoarteko proiekzinoa daben euskal kultur erakundeakaz sinergiak sustatuko ditu —museoak, sorkuntza zentroak edo filmotekak, esaterako— eta euskal sorkuntza garaikidearen presentzia bultzatzen jarraituko dau lehen mailako jaialdi eta zirkuituetan. 2025ean, gitxienez 16 literatur ekitalditan parte hartzea aurreikusten da: 14 musikan, 8 arte plastikoetan, 14 arte eszenikoetan eta 12 zineman.
Literatureari jagokonez, Institutuak itzulpengintzearen arloan dauen estrategia integrala azalduko dau. Estrategia horren helburua da liburu baten nazinoartekotzeko prozesuaren fase bakotxean eragitea eta laguntzea, holan euskal literatureak munduko argitalpen-zirkuitu nagusietan dauen presentzia indartzea.
Era berean, nazinoarteko eragileen eta euskal ekosistema artistikoaren arteko loturak sendotzea helburu dauen Zabal programeari jarraipena emongo jako. Aurten Carnegie Internationaleko komisarioen bisitea izan da eta datozen hilebeteetarako gehiago dagoz aurreikusita.
Azkenik, eremu frankofonoan euskal kulturearen presentzia indartzeko helburugaz datozen lau urteetan zehar landuko dan Ça colle au basque ekimenaren barruan aurreikusitako jarduerak aurkeztu dira batzarrean.
Patronatoko kideak
Patronatua Etxepare Euskal Institutuko organo errektoreetako bat da. Eginkizunen artean honako honeek nabarmentzen dira: jarduteko lehentasunak proponidutea, aurrekontua, plan orokorrak edo institutuaren jarduerak aldez aurretik ezagutzea eta informeteaa. Gaurko bileran osaerea barritu da (19 kide).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!