Mirarik 'Zurekin' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-05-16 12:59   Musikea

Entzun hemen.

Zurekin laguntasunaren, konplizidadearen eta esker onaren oihua da. Jausten garenean altzetan laguntzen deuskun persona horri kantetan deutso Mirarik: gure ondoan egoten dakianari, maiatasuna emoten dauenari, bizitako momentu gazi-gozoetan egoten danari hain zuzen be. Emozino horreek, melodia alaiak eta erritmo indartsuak buztartzen ditu abestian.

Soinu elektronikoek eta jantzagarriek indarra emoten deutse kantuari, Mundu Barria abestian inspirauta baina ikutu barriakaz, gorputza eta bihotza bateratu egiten dira. Alkarregaz biziteko gogoa, alkarregaz mundua aurrez aurre hartzekoa. Hori da Zurekin abestiaren mezua: zurekin dana hobea da.

Kontzertuak

  • Mirari Eibarko 60. Euskal Jaietan izango da, hilaren 23an, gaueko 23:30ean. Horrezaz gan, Mugi Panderoa eta La Txama taldeak be bertan izango dira.
  • Maiatzaren 24an, 23:00etan, Lizarrako Txosna Txikietan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu