Irune Basagoiti eta Araitz Katarain izan dira nagusi

Bizkaie! 2025-05-16 09:03   Bertsolaritzea

Hurrengo saioak Ermua eta Basaurin, maiatzaren 22an.

Udabarria Bertsotanen bigarren geldialdiak Balmasedan eta Orozkon izan dira, biak arratsaldeko 18:30ean.

A multzoko saioa Balmasedan jokatu da, Kultur Etxeko Areto Nagusian. Saioko irabazlea Araitz Katarain Mugarza izan da, 169,5 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Araitz Katarain Mugarza: 169,5.
  • Janire Arrizabalaga Munduate: 159.
  • Aitor Arrutia Azkueta: 150,5
  • Ixone Asategi Narbaiza: 145,5.
  • Maider Altuna Urbina: 141.
  • Enara Gallastegi Barrenetxea: 139.

Gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaimahaia, barriz, hurrengoek osotu dabe: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

B multzoko saioa Orozkon jokatu da, Donibane Aretoan. Saioan nagusi Irune Basagoiti Agirre izan da, 185 puntugaz. Holan geratu dira beste puntuazinoak:

  • Irune Basagoiti Agirre: 185.
  • Ander Ucelay Aristi: 180,5.
  • Inazio Vidal Gurrutxaga: 176,5.
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal: 173,5.
  • Ander Sarriugarte Garcia: 170.
  • Ander Aldazabal Olabarri: 164,5.

Gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga egon da. Epaimahaikideak ondokoak izan dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu