'Kanturik Ez Bada', Esanezinen disko barriko lehen aurrerapen kantua

Bizkaie! 2025-05-16 08:06   Musikea

Maiatzaren 23an entzungo dogu.

Kanturik Ez Bada izango da Esanezinek dakarrenaren lehen lagina eta hurrengo astean entzun ahal izango da. Domeka goiz batean, aje emozionalari eta whatsapp mezuei tiraka sortutako kantu bat da nabarmendu dau Ianirek; biharamunak ekarritako hutsune eta hotzikarei erantzun guran, galdera bat: nundik hasiko gara, gaur kanturik ez bada?

Esanezinen eretxiz, kantuaren sorrereak asko zor deutse domeka haretako zirkunstantziei eta hau gorde nahian produkzino eta grabaketa prozesua leku beretik eroan nahi izan dogu organikotasuna eta minimalismoa oinarri hartuta, elementu eta detaile txikiei leku eginez. Etxean grabautakoa da Iñigo Asensioren eskutik eta ondoren Iñaki Llarenak egin ditu nahasketa lanak.

Udagoienerako espero dan hirugarren lanaren lehen lagina izango eta hilaren 23an, barikuan, ikusiko dau argia ohiko plataformetan. Baina aurreko egunean Youtuben entzuteko aukerea izango da, Imanol G Gurrutxagak zuzendutako bideokliparen estreinaldiagaz batera.


Kontzertuak



  • Oraingoz, entzun daigun Oñatiko Verdury Hallen eskainitako Berriz (zu).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu