AEK-Korrikako ordezkaritza bat Bretainiara joango da
2025-05-16 07:50 Euskerea berbagaiBertako hizkuntzearen aldeko mobilizazinoan parte hartzeko.

Geugaz batera, La Passemeko -okzitanierearen aldeko lasterketea- lagunak be izango dira. Aurreko ikasturteko lan arloari eutsiz, hizkuntza gitxituen aldeko aliantzak osotzen jarraitzeko eta hobetzeko asmoa dogu eta, horregaitik, Ar Redadeg, bertako 'Korrikako' gure lagunakaz batuko gara, besteak beste, hizkuntza bakotxaren egoerea eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratuko ditugu.
Korrika, La Passem eta Ar Redadeg batzen diran ikasturteko bigarren bilerea izango da eta urtea amaitu aurretik hirugarren bat egitea aurreikusten da.
Bilerearen ondoren, Diwanen -Bretoierea erakusten daben zentroak -aldeko manifestazinoan parte hartuko dogu, zapatuan, maiatzaren 17an, eguerdiko 14:00etan, Roazhon- Rennes urian.
AEKko Nazino Kontseiluko Lurdes Etxezarreta eta Maialen Begiristain izango dira bertan; Korrikaren izenean,barriz, Ane Elordi arduradun nagusia eta Tito Serrano bigarren arduraduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!