Juan Mari Beltran instrumentalista eta ikertzaileari omenaldia egingo deutse

Bizkaie! 2025-05-15 12:40   Musikea

Maiatzaren 22an izango da, 19:00retan.

53. Musikaste – Euskal Musikearen Asteak maiatzaren 16an ekingo deutso Bizitzaren harian izeneko orkestrako kontzertuagaz. Hitzordu hau euskal konpositore ospetsuen lanetan oinarrituta egongo da, besteak beste, Jesús Guridi, Francisco Escudero eta Carmelo Bernaolaren piezatan eta, aldi berean, Ekhi Lambert eta Elodie Baffalio lako sortzaile gazteen konposizioen estreinaldiak eskainiko dira. Kontzertuan Oiasso Kamerata hari-orkestreak eta Errenteriako Zariatxo – Zariagaz abesbatza taldeek parte hartuko dabe.

Zapatuan, hilaren 17an, jantzea izango da protagonista Ubun-tu izeneko ikuskizunagaz, gorputza, memoria eta erresistentzia kulturalaren esplorazinotik komunidadea eta gizatasuna buztartuz. Lan honek pieza bi ditu: Aire sakona, Jacek Przybylowiczen koreografian, gure kulturako elementuetan inspirauta, bestsolaritzea eta arrauna kasu, eta Eres, Martín Inthamoussuk koreografiauta eta emigrazinoaren esparruan izandako esperientziatik abiatuta sortua, jantzea eta musika korala buztartuz.

Domekan, maiatzaren 18an, musika erlijiosoari eskainitako kontzertuagaz hasiko da. Bertan, Ana Belén García organisteak eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzak Luis Urteaga, José Sainz Basabe, José María Beobide eta Eduardo Mocoroaren lanak interpretauko ditue.

Ondoren, txistuak hartuko dau protagonismoa Michel Labéguerieri eskainitako omenaldi-kontzertu batean. Saio honetan, Labéguerieren errepertorioko piezez gan, Santos Inchausti eta Isidro Ansorenaren lanak be interpretauko ditue Errenteriako Udal Txistulari Taldeko, Amikuzeko Musika Eskolako eta Iparraldeko Konserbatorioko musikariek.

Goizeko saioa Errenteriako Musika Bandeak eskainiko dauen kontzertuagaz amaituko da, José Franco, Eleuterio García, Jesús Guridi, Benito Lertxundi eta Pello Irizar lako egileen piezak entzungo diralari, beste hainbat egileren lanakaz batera. Arratsaldean, Lekuona Fabrikan umee koruen txandea izango da, Amalurra izeneko musikalean. Bertan, Errenteriako bost ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dabe.

2025ean, jaialdiaren helburu nagusiak beteten jarraitzeko konpromisoari eutsiz, euskal musikea sustatu eta zabaltzeko bokazinoari leial, ekimenak sortzaileen eta interpreteen lana baloretan jarraitzen dau, hareen lanak ezagutarazoteko eta sorkuntza garaikidearen garapena bultzatzeko.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

  • Antolatzaileak: Andra Mari Abesbatza eta Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa
  • Sustatzaileak: Errenteriako Udala; Gipuzkoako Foru Aldundia; eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
  • Babesleak: Laboral Kutxa eta Sper Amara
  • Laguntzaileak: Herri Arte Eskolea eta musikagileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu