Gaur hasi eta maiatzaren 25ean amaituko da IV. Euskaraldia

Bizkaie! 2025-05-15 07:53   Euskerea berbagai

Udabarrian egingo dan lehenengoa, Elkar mugituz egingo dugu.

Bizkaie! Ataria sano konprometiduta dago euskerearen erabilerea sustatzeko eta kaleko hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu dauen ekimenagaz. Euskaraldian eta egunero dinamikea zabaltzea da asmoa eta horretan be  Bizkaie! bat dator, helburuak baitira, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskerearen erabilerea indartzea. Euskaraldia personentzako eta taldeentzako praktika kolektiboa da.

Belarriprest eta ahobizi txapak paparrean jarri eta euskeraz egiteko egunak datoz. Herririk herri eta uriburuetan makinatxu bat ekitaldi atondu ditue eta mezuak be zabalduko dira. Egin daigun danok bat ariketeagaz eta izan gaitezan euskaldun.

Bilboko Indautxu plazan

18:00 Mitxel Play Diskofesta (Umeentzako).
19:00 Ekitaldiaren hasierea:
• Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga aurkezleak.
• Mikel Etxaburuk poesia bat irakurriko dau.
• Ibarrekolandako batxilergo eszenikokoen jantza/performancea.
20:00 Kontzertua: Enbata Lorade taldea.
21:15 Amaierea.

Getxon

17:15 Kalejirea Musikaliagaz eta Zirkun Zirku zirku-eskolakoaka.
18:00 Ekitaldiaren hasierea:
• ALBEko bertsolariak Balkoitik Balkoira.
• Aurkezlearen ondoetorria eta ekitaldiaren aurkezpena.
• Euskaraldiaren barruan Getxon hilebeteotan egindakoaren laburpen-bideoa.
• Rolen azalpena Getxoko Ahobizi baten, Belarriprest baten eta Irribizi baten eskutik.
• Gure Zirkukoen aktuazinoa.
• Getxoko Hamaikakoaren aurkezpena.
• Manifestuaren aurkezpena, irakurketea.
• Txapa jarte kolektiboa eta argazkia.
18:55 Musikalia bandeak aurtengo abestia joko dau.
19:00 Amaierea.

- Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxea Getxok atondutako  Euskaraldiaren 2025eko edizinoaren edegiera ekitaldian izango da. Ekitaldia baino lehen adierazpenak egingo ditu komunikabideen aurrean gaiaren inguruan.

Entzun aurtengo Euskaraldirako Bulego taldeak eguindako kantua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu