Ondarroako Boga Mendi Martxan
2025-05-15 07:45 Ibilian-ibilianRu, ru, ru... Ondarru!
Ondarroan giro berezia dago beti: herri parebakoa, betikoa, euskalduna, etxekoa eta herrikoia. Kamiñazpin ZubiZahar eskolan geratu gara, Boga Mendi Martxan parte-hartzeko.
Lagun artean gagoz, ondarrutarrez inguratuta eta giroa, beraz, bermatuta. Sekulako martxea, ikaragarria da, berbarkera zelebrea, dibertigarria eta entretenigarria. Jente asko hurreratu da martxa luzea egiteko, 47 km eta 2.500 metroko gainbehera positibokoa, baita ertaina egiteko be, guk geuk taldean egingo doguna, 23 kilometro eta 1057 metroko gainbehera positibokoa. Horreezaz gan, familia eta lagun artean egiteko martxa txikia be atondu dabe, 11 kilometro eta 400 metroko gainbehera positibokoa.
Ondarroa-Ondarroa. Holan agertzen da kartelean eta hori da egingo dogun bidaia. Kamiñazpitik hasi eta lehen urtero egiten zana, orain, urte birik behin egiten da. Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituaren barruan sartzen da, beraz, probintzia guztietatik hurreratzen da jentea. Ganera, aldatz ederrak izan arren, eroangarriak dira. Hori bai, aurreko egunetan egindako euri eta lokatzak ez ditu gauzak bape erraz jarri. Zegama-Aizkorriko lokatz esanguratsuaren antzera, txokolate jaia topau genduan Ondarru eta Berritxu inguruko eremuetan.
Lea-Artibaik mendi altuak eskaini ez arren, badago non ibili. Auzo asko dagoz, kresal horri indarra emoten deutseenak, eta horreetako asko, Berritxu edota Berriatua herrian dagoz, Ondarroa herriaren ondoan. Handik eta hemendik ibili ginan, Kalamendira igon eta itzel disfrutau genduan.
Martxa gomendagarria, mendia eta itsasoa buztartzen dituana. Jenteari jagokonez, giro ederra antzemoten da. Aurrerago, alde zaharrean tragoxkea eta mokadutxua hartu gura izan ezkero, sekulako txibi eta txopitoak eskaintzen ditue.
Baso artean, kilometroak eginez, Ondarroa herri parebakoa da... Ru, ru, ru…Ondarru!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!