Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, Iruñeko Txantrea auzoan

Bizkaie! 2025-05-14 13:19   Bertsolaritzea

Bagilaren 1ean izango da eta Nafarroako 9 eta 16 urteko gazteek parte hartuko dabe.

2024an Leitzan izandako Bertso Eskolen Eguna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bagilaren 1ean izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, Iruñeko Txantrea auzoan. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako jarduerea da.

Goizean alkar ezagutzeko olgetak egin ondoren gaztetxoek txapelketea jokatuko dabe Salestarren txokoan. Ondoren, bazkaldu eta ondo paseteko aukerea izango dabe. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz lehiaketearen barruan sortutako ikus-entzunezkoak ikusiko ditue eta sari banaketea egingo da. Eguna amaitzeko, Iruñeko Alde Zaharrean itzulia egingo dabe etxera joan aurretik.

Bertso Eskolen egunean izena emoteko hurrengo galdetegia bete beharko da, maiatzaren 23a baino lehen (galdetegian jaso dira jardueraren inguruko oharrak).

Aisialdia, transmisinoaren osogarri

Bertso Eskolen Egunak, Nafarroako Bertsozale Alkarteak atontzen dituan beste hainbat jarduerak lez, Bertso Eskolen sarea osotzen daben gazteen arteko hartu-emonak bultzau eta alkar ezagutzeko helburua dau. Modu horretan, aisialdiari garrantzia berezia emon nahi deutso Nafarroako Bertsozale Alkarteak, transmisinoko beste bi erpinetan (Hezkuntza Arautuko egitasmoan eta Bertso Eskoletan) egiten dan lana osotzeko balio dauela ulertuta.

Egun, 18 urtetik beherako 150 ikasle inguru dagoz Nafarroako ume eta gazteen Bertso Eskoletan, eskola orduz kanpo bertsolaritzea lantzen, 28 taldetan. Horretarako, irakasle sare zabala dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu