Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo saioak

Bizkaie! 2025-05-14 08:00   Bertsolaritzea

Bihar, maiatzak 15. Sarrerak hemen.

Udabarria Bertsotanek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, bigarren hitzordua dau eguenean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon. Balmasedako saioa Areto Nagusian izango da eta, Orozkokoa, Donibane Aretoan, bihak 18:30etan.

Lehengo astean hasi zan sailkapen fasea, Munitibarren eta Bakion jokatutako saioekaz; Asier Galarza eta Imanol Uria izan ziran nagusi saio bi horreetan.

Hurrengo bertsolariek kantauko dabe Balmasedan:

  • Aitor Arrutia Azkueta.
  • Araitz Katarain Mugarza.
  • Enara Gallastegi Barrenetxea.
  • Ixone Asategi Narbaiza.
  • Janire Arrizabalaga Munduate.
  • Maider Altuna Urbina.

Balmasedako saioan gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea ibiliko da. Epaimahaia, barriz, ondoko honeek osotuko dabe: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Orozkon, barriz, bertsolari honeek izago dira:

  • Ander Aldazabal Olabarri.
  • Ander Sarriugarte Garcia.
  • Ander Ucelay Aristi.
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal.
  • Inazio Vidal Gurrutxaga.
  • Irune Basagoiti Agirre.

Gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga egongo da. Epaimahaikideak ondokoak dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu