Eguzkibegi Ikastoleak atonduko dau 2025eko Ibilaldia Galdakaon

Bizkaie! 2025-05-13 13:15   Euskerea berbagai

Maiatzaren 25ean izango da Magaletik herrire euskerea erdire goiburupean.



Komunidade guztia batuko dau ikastoleak jai giroan, ikasle, guraso, irakasle eta auzotarrak protagonista diralarik. Jai honek, gure hezkuntza-proiektuaren balioak islatu nahi ditu: euskerea, alkarlana, parte-hartzea eta kultura bizia.

Astegoien osoko egitaraua atondu dabe. Helburuak dira ondo pasetea eta komunidadearen kohesinoa sendotzea eta gure ikastolearen nortasuna ospatzea.

Guneak

1.- Eguzkibegi ikastola - Magala.
2.- Romualda Zuloaga plaza - Herria.
3.- Kurtzeko plazea - Erdia.

Egitaraua

Programa inklusiboa eta parte-hartzailea.

Kantua

Magaletik herrire izeneko kantua eta bideoklipa Oxabi taldeak egin dau; berbak, barriz, Gotzon Barandiaranek eta ikastolako ikasle talde batek egin ditu.

Galdakaoko Ikastoleak 58 urte

Eguzkibegi ikastolan 50 urtetik gora daroez erreferente izaten herriko hainbat eta hainbat familiatako seme-alaben heziketan. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezela, 60ko hamarkadan hasi ziran ikastolak egituratzen han eta hemen.

Galdakaon, 1966an sortu zan Eguzkibegi ikastolea hainbat gurasoren eskutik euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskaintzeko helburuari eutsiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu