JazzEñen ibiliko diran zortzi taldeak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2025-05-13 12:31   Musikea

60. Jazzaldiaren barruan izango dira kontzertuak, garagarrilaren 23tik 26ra.

Ezkerretik eskumara: Miguel Martín, Fran Lasuen, Maite Ruiz, Javier Estrella, Alesander Peña (Maite Akustik Quintet) eta Joseba Palacios. Argazkia: Garazi Irigoyen / SGAE Fundazinoa. | Ikusi handiago | Argazki originala

JazzEñe 2025ek zortzi kontzertu eskainiko ditu lau saio bikotxean, garagarrilaren 23tik 26ra. Kotnzertuak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Nazinoarteko programatzaileei zuzendutako Espainiako Jazzaren erakustaldiak hamaikagarren edizinoa betetzen dau eta bost urtez jarraian, Donostiako Jazzaldiaren barruan programau da uriko udalagaz eta Donostia Kulturagaz lankidetzean.

Ondoko honeek dira zortzi talde hautatuak:

- Garagarrilak 23 (12:30):

  • J. Fox.
  • Juanfe Pérez: Prohibido el toque.

- Garagarrilak 24 (12:30):

  • Maite Akustik Quintet.
  • Román Filiu: Suite Oriental.

- Garagarrilak 25 (12:30):

  • EME·EME·PROJECT: Mutatis Mutandis.
  • El Cuarteto Federal.

- Garagarrilak 26 (12:30):

  • Pere Bujosa.
  • Daniel Román Jazz Quintet: Bruegel sound.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daugoz (prezioa 8 €) baita Victoria Eugenia Antzokirako abonuak be (prezioa 56,95 €). Abonuetan JazzEñeko 4 egunak eta Marc Ribot Ceramic Dog taldearen kontzertua (garagarrilaren 27an 12:30ean) sartzen dira. Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eros daitekez.

206 Jazz proiektu aurkeztu dira

Profesionalen batzorde batek aukeratu ditu zortzi talde horreek, jasotako 206 proiekturen artean. Batzordea ondoko honeek osotzen dabe: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Trinidad Jiménez, autore, flautista eta artistea, 2024an hautatua; Irene Reig, autore, saxofonista eta artistea, 2023an hautatua; eta Adrián Besada, Masjazz aldizkariko zuzendaria.

JazzEñe

SGAE Fundazinoaren programea da JazzEñe, ondoko helburuagaz sortua: espainiar Estaduan egiten dan Jazza nazinoartean zabaltzea; bertoko Jazz taldeek jaialdietan parte-hartzea sustatzea; SGAEko bazkideentzako nazinoarteko birak promozinonetea; eta, sektoreko profesionalen artean (artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) topaketak eta esperientzien eta ezagutzearen trukea bultzatzea.

2014an Madrilen izandako lehenengo edizinoaren ondoren, Valentziara lekualdatu zan lehiaketea, eta ondoren Zaragozara eta Malagara. Orain, hamaikagarren edizinoan, Espainiako Jazzaren errealidadea publikoaren eta Europako jazzaldietako zuzendarien aurrean aurkeztuko dauen erakustaldi hau Donostiako Jazzaldiaren testuingurura lekualdatuko da bosgarren urtez jarraian. Jazzaldia, 60 edizino beteak dituana, Jazzearen euskarri nagusietako bat da Espainian, baita Europan eta munduko gainerako herrialdeetan be.

Jardunaldi profesionalak

SGAE Fundazinoaren helburu nagusietako bat SGAEko bazkideen errepertorioa nazinoartekotzea da. Horregaitik, JazzEñera bertoratzen dan publikoaren artean, mundu osoko Jazz jaialdi, azoka eta aretoetan programetan dabizen personak dagoz, Espainiako generoaren errealidadea ezagutu nahi dabenak eta fundazinoak berak konbidetan dituanak. Profesional horreek zortzi talde parte-hartzaileekaz batzen dira goizeko alkarraldietan, sinergiak sortzeko, ezagutzak eta esperientziak truketako eta nazinoarteko agertokietan lankidetza-akordioak, birak eta kontzertuak atontzeko. Orain arte Espainiako bostehun artista baino gehiago ibili dira beste herrialde batzuetan SGAE Fundazinoaren programeari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu