Euskaraldiaren hasieran dozenaka ekitaldi izango dira Euskal Herrian zehar

Bizkaie! 2025-05-13 11:05   Euskerea berbagai

Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira.

Euskaraldiak maiatzaren 15ean ekingo deutso laugarren edizinoaren ibilbideari eta 11 egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskeraz gehiago eta erosoago egiteko saiakerea egingo dabe. Belarriprest eta ahobiziek, gitxienez aste eta erdian, lehen berbak euskaraz egiteko ahalegina egin eta alkarrizketa elebidunak ugarituko dira, han eta hemen.

Belarriprestak eroso esango deutso parean dauenari beragaz euskeraz berba egiteko eta ahal dauen guztietan berak be euskeraz egingo dau. Txapea jantzita ibiliko gara 11 egunetan, kalean, lanean eta aisialdian euskeraz erosoago ibilteko.

Euskaraldia hasi dala ospatzeko, beraz, hamaika ekitaldi atondu ditue Euskal Herriko txoko askotan: guztietan irakurriko da testu bateratu bat eta danek batera jarriko dabe Euskaraldiko txapea 19:00retan. Hortik aurrera, jantzea, musikea eta ikuskizunak izango dira, Iruñean, Donostian, Gasteizen, Getxon, Baionan…

Uriburuetan eta Getxon izango diran ekitaldiak

- Bilboko Indautxu plazan

18:00 Mitxel Play Diskofesta (Umeentzako).
19:00 Ekitaldiaren hasierea:
• Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga aurkezleak.
• Mikel Etxaburuk poesia bat irakurriko dau.
• Ibarrekolandako batxilergo eszenikokoen jantza/performancea.
20:00 Kontzertua: Enbata Lorade taldea.
21:15 Amaierea.

- Gasteizeko Foru Plazan

18:00 Familientzako antzerkia Kay Robot (Ameztu Produkzinoak).
19:00 Ekitaldia:
• Ane Gebara eta Aitor Vinagret.
• 19:15 testuaren irakurketea + Txapea-jaztea
• Ondoren, antzerkiak eta koreografia.
19:45 Atrikipunk taldearen kontzertua.
21:15 Amaierea.

- Getxon

17:15 Kalejirea Musikaliagaz eta Zirkun Zirku zirku-eskolakoaka.
18:00 Ekitaldiaren hasierea:
• ALBEko bertsolariak Balkoitik Balkoira.
• Aurkezlearen ondoetorria eta ekitaldiaren aurkezpena.
• Euskaraldiaren barruan Getxon hilebeteotan egindakoaren laburpen-bideoa.
• Rolen azalpena Getxoko Ahobizi baten, Belarriprest baten eta Irribizi baten eskutik.
• Gure Zirkukoen aktuazinoa.
• Getxoko Hamaikakoaren aurkezpena.
• Manifestuaren aurkezpena, irakurketea.
• Txapa jarte kolektiboa eta argazkia.
18:55 Musikalia bandeak aurtengo abestia joko dau.
19:00 Amaierea.

- Iruñean

17:30 Kalejirea. Broken Brothers Brass Band. Kalejireak Aldapa kaletik urtengo dau eta O plazan amaituko da.
19:15 Zirko ikuskizuna (Noraezean konpainia) O plazan.
19:45 Ekitaldia.
20:00 Kontzertua: Ziztada eta Erlantz.
21:00 Itxierea.

- Donostian, Blas de Otero plazan. Aurretik: Donostiako Musika Eskolako ikasleek kontzertu laburrak.

19:00 Ekitaldiaren hasierea.
• Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta umoregileen gidaritzapean.
• Musikea Eskolako irakasleek osotutako Hamaikakoa aurkeztuko da.
• Bagera alkarteko ordezkariak Euskaraldiaren mezua irakurriko dau.
• Parte-hartzaile guztiek Euskaraldiko txapea jarriko dabe.
• Donostiako Musika Eskolakoek Euskaraldiko abestia joko dabe.
19:30 Kontzertu labur pare bat, erromeria eta elektro txarangea.

- Baionako Patxa plazan.

18:00 Jantzaldia Kiki + Jose animauta ume eta helduentzat.
19:00 Ekitaldia (testuaren irakurketea + txapa jaztea + koreografia).
19:15 Euskaraldia Kantuz. Bertan janedatekoa eskainiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu