'Norabide xuriak', Xabaltxen obra barria

Bizkaie! 2025-05-12 13:40   Musikea

Zortzi abesti Xabaltxen zortzigarren diskoan, Loreak askatu (Agorila) eta zortzi urtera.



Norabide xuriak
izenburuko zortzigarren disko hau konsonantzia humanistako diskotzat hartu daiteke, bere gaiak garaiko bezain garaibakoak baitira. Lan honen idazketea eta musika-konposizinoak egiteko lau urte behar izan zituan, hausnarketa kontzeptua sormen prozesu horren muina izanik.

Produkzinoari jagokonez, daborduko disko bi produzidu zituan Pascal Garmendia ibili da barriro, maisua folk, pop eta soinu elektronikoak buztartzen, soinu natural, sendo eta analogikoa sortzeko, groovea gogorarazoten deuskuna, grabagailu analogikoena batez be. Emoitza aireztatu eta sendo baten bila, esperientzia handiko musikari taldea batu eban Xabaltxek, giro emozional eta soinudun barri hau ezagutzeko prest.

Entzun: Intimitatean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu