2025/05/24 17:00
Aramaioko Kultur Etxean. | BertsolaritzeaArabako Eskolartekoa. Finala
17:00
Hiru hamarkada pasau dira Araban bertsolari gaztetxo eta gazteen Eskolartekoa egiten dala. Hainbat izan dira modalidade eta ereduak, halanda ze, aurton, hiru modalidade atondu ditue edadearen arabera.
- 14-18 urte artekoak. Hiru saio jokatu dira edade tarte horretan, Aramaion, Gasteizen eta Kanpezun. Sei gazte ibili ziran Aramaion eta Gasteizen eta 18 Kanpezun. Aramaioko Sastiñan jokatu zan lehen saioa, Danel Herrarteren aginduetara. Gasteizko saio, barriz, Aldabe Gizarte Etxean jokatu zan eta 20 lagun hurreratu ziran. Aroa Arrizubieta ibili zan gai-jartzaile lanetan. Hirugarren saioan, Kanpezuko aretoan, 18 lagun ibili ziran hiru taldetan banatuta. Holan, finalerako txartela Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate eta Urko Lafuentek eroan eben lortutako puntuazinoaren arabera eta honenbestez maiatzaren 24an jokatuko dan finalean ibiliko dira, Aramaiko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
- 14 urtetik beherakoek. Modalidade bitan ibiliko dira, idatzizko bertso bildumeak kantatuz eta bat-batean. Eskualde bakotxean topaketa bat egingo da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!