Juan Mari Aburto, Ahobizi Euskaraldian
2025-05-12 12:22 Euskerea berbagaiBilbotar guztiak animetan ditut ekitaldian parte hartu deien.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Ahobizi izango da Euskaraldiaren IV. edizinoan. Alkateak txapea jantzi dau gaur goizean eta bilbotar guztiak animau ditu Ahobizi edo Belarriprest bezela parte-hartzera Euskaraldian, maiatzaren 15etik 25era.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak adierazo nahi izan dau konprometiduta dagoala euskerearen erabilerea sustatzeko eta kaleko hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu dauen ekimen horregaz. Ekitaldian Udaleko bozeramaile politikoak be izan dira.
Maiatzaren 15ean, 19:00retan, sekulako ekitaldia egingo da Indautxu plazean egitasmoari hasierea emoteko.
Euskaraldia euskerearen erabilerea sustatzeko gizarte-mobimendua da. Euskaraldia ez dira jarduera sozialeko 11 egun bakarrik, gehiago da, dinamikea zabaldu nahi baita denporean eta gizartean. Helburua da, herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskerearen erabilerea areagotzea, baita erakundeek euskeraz biziduteko neurriak hartzea be. Euskaraldia, beraz, personentzako eta taldeentzako praktika kolektiboa da.
Euskaraldia Biziprest Alkartearen eta Bilboko Udalaren arteko hitzarmenari esker izango da Bilbon. Juan Mari Aburto Alkateak azpimarratu dauanez: lehen berbea euskeraz egitea da erronkea. Alkarrizketa bakotxak, txikiak badira be, areagotu egiten dau euskerearen erabilerea. Bilbotar guztiak animau nahi ditut partaidetza aktiboko ariketea egitera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!